Prentsa Aretoa

2018/12/19

Aitor Estebanek Sánchez Gobernuburuari eskatu dio trantsizio energetiko “eraginkor eta sozialki bidezkoari” ekitea, eta “ezustekorik” nahi ez badu neurriak “aldez aurretik hitzartzea” exijitu dio

Bozeramaile jeltzaleak kritikatu du ibilgailuen sektorearen inguruan eginiko iragapenak, Euskadiko BPGaren %25a dela gogoan, “pertsonak nahastea eta sektoreak behera egitea” eragin duela

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek Sánchez Gobernuburuari eskatu dio trantsizio energetiko “eraginkor eta sozialki bidezkoari” ekitea, eta “ezustekorik” nahi ez badu neurriak “aldez aurretik hitzartzea” exijitu dio

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, Gobernuko presidenteari eskatu dio trantsizio energetiko “eraginkor eta sozialki bidezkoari” ekin diezaiola, eta ez bakarrik ibilgailu elektrikoa erosteko moduko ahalmen ekonomikoa duen biztanleria gogoan, eta ohartarazi dio “ezustekorik nahi ez badu”, neurriak hitzartu beharko dituela “trantsiziorako plan oso bat egiteko, teknologiak demonizatu gabe eta helburuak ezarriaz” Ministroen Kontseiluan onartu baino lehen.

Kontrol bilkuran eta “isurketak murriztea hitzeman baino lehen”, Estebanek kritikatu du Gobernuak dieselaren debekuaren inguruan edo zerga igotzearen gainean eginiko ohartarazpenek “jendea nahastu” dutela eta ibilgailu sektorearen baitan beherakada handia ekarri dutela. Estebanek gogora ekarri du Euskadiko BPGaren %25a sektore honetatik datorrela.

Horregatik, Gobernuko presidenteari eskatu dio “errealitate industrialarekin konektatuta dauden ideiak” planteatzea, “arlo hori enplegukoa ere badelako”. Eta Estebanek baieztatu du Espainiako ibilgailu parkea “oso zaharra” dela eta 2040 urtean dieselak debekatuta egongo direla esateak sektorearentzat “eragin kaltegarriak” ekar ditzakeela, `stock´ delakorik egiten ez dutelako eta beraz “salmenten galera eta enpleguen galera” segidan eman daitekeelako .

“Ondo dago isurketak murrizteko helburuak ezartzea, baina egin behar da teknologia zehatz bat baztertu gabe. Hau da, 2040an diesel motoreak debekatuko direla esateak oso eragin kaltegarriak ekar litzake”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea