Next Euskadi

EZAGUTU
GURE DIPUTATUAK

Gure Diputatuak

Aitor Esteban Bravo

Aitor Esteban Bravo

rss Ezagutzera eman

Aitor Esteban Bravo 2013tik izan da Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea (diputatua 2004tik), eta hurrengo hauteskunde Orokorretan izango da EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendako burua.

Aniztasuna eta txikitasuna maite ditu, bere bizitza politikagintzarekin oso lotuta egon da gaztetan, 16 urterekin, talde jeltzaleko alderdikide egin zenetik. Lau urte geroago izendatu zuten EGIren Aberri Kontseiluko Idazkari. Esparru pribatuan lanean hasi zen eta ondoren Bizkaiko Foru Aldundian sartu zen. Aldundiko bozeramaile eta Bizkaiko Parlamentuko presidente izan zen. Kongresuko diputatua da 2004az geroztik.

Aitor Esteban (Bilbo, 1962) Zuzenbidean Doktoratu zen Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate bereko irakaslea izan da Zuzenbide Konstituzionala eta Euskadiko Sistema Instituzionala ikasgaietan. Amerikako indioen kulturan aditua da eta herri indigenen legerian ikertzea du gustuko.

Next Euskadi