Next Euskadi

EZAGUTU
GURE DIPUTATUAK

Gure Diputatuak

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea

rss Ezagutzera eman

Eibarren jaio zen eta “lekitxarra” da bihotzez. Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea 2016a geroztik diputatua da.

Zuzenbidean lizentziatu zen EHUn, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko teknikaria ere bada eta aditua politika ekonomikoan, aurrekontuetan, industrian eta energia-politikan.

Lekeitioko Uri Erakundearekin kolaboratzen aldi bat eman ondoren, EAJ-PNVko alderdikide egin zen eta 2012 urtetik hona Udal horretako zinegotzi ere bada. BBBko burukidea eta diputatua 2016tik, Idoia Sagastizabalek (Eibar 1972) hauteskunde orokorretan berrautaketara aurkezten da Bizkaiko zerrendaren bigarren tokian.

Sagastizabal, gainera, irakurzale amorratua da eta biziki maite du natura. Beti prest eta beti irribarretsu, politika ekonomiko hedakorren eta toki erakundeen autonomiaren defendatzaile sutsua izan da, beti hiritarren ongizatea hobetzeko helburuari begira.

Next Euskadi