Next Euskadi

EZAGUTU
GURE DIPUTATUAK

Gure Diputatuak

Josune Gorospe Elezkano

Josune Gorospe Elezkano

rss Ezagutzera eman

Josune Gorospe Elezkano XIII. Legealdiko diputatua izan da Kongresuan EAJ-PNVren zerrenda bere herrialdeko bozkatuena izan zenez geroztik

Josune Gorospe Elezkano 2010etik da eusko legebiltzarkide eta Ogasun eta Aurrekontuen Batzordeko bozeramaile ere bada. Bizkaiko Buru Batzarreko Arratiako burukide hau Diputatuen Kongresurako aurkeztuko da Bizkaiko zerrendan.

Langile kementsua eta legebiltzarkide trebea da. Josune Gorospe ( Dima 1968) Antropologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Enpresa Zientzietan diplomatu zen EHUn. Politikagintzan sartu baino lehen, bi hamarkadatan Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketa administratibo –finantzarioan lan egin zuen, foru erakundeko funtzionario den aldetik.

Sustrai abertzale eta jeltzale sendoak ditu Gorospek. Berarekin soinez soin lan egiteko aukera izan dutenek esaten dute pertsona ekintzailea dela, oso zorrotza lanean eta oso ideia argiak dituela. Josune Gorosperen ezaugarria ere bada kementsua izatea bere argudioak azaldu behar dituenean. Elkarrizketa zintzoa eta akordioa dira bere goiburu nagusiak eta ihes egiten du faltsukeria, zinismoa eta diskurtso demagogikoa darion guztitik. Justizia soziala, elkartasuna eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna ditu helburu eta apaltasun osoz baina uste osoz eta kemen handiz defendatuko ditu euskal gizartearen interesak. Josune Gorospe Elezkanok Madriletik jarraituko du Euskadiren oraina eta etorkizuna eraikitzen.

Next Euskadi