Next Euskadi

EZAGUTU
GURE DIPUTATUAK

Gure Diputatuak

Joseba Agirretxea Urresti

Joseba Agirretxea Urresti

rss Ezagutzera eman

Joseba Agirretxea Hezkuntza, Berdintasun eta Osasun gaietarako bozeramailea izan da Diputatuen Kongresuko Euskal Taldean (diputatua 2008tik), eta EAJ-PNVk azaroaren 10ean Gipuzkoan Kongresurako aurkeztuko duen zerrendako burua da.

Joseba Agirretxea gudari baten iloba da eta, horregatik, hurbil-hurbiletik bizi izan du politika. Ondarroan jaioa da baina Donostian 30 urte inguru daramatza eta bertan du etxea. EiTBn hasi zen lanean baina 2004an Gipuzkoako Batzar Nagusietan hasi zen eta hortik igaro zen Eusko Jaurlaritzaren Komunikazio eta Kanpo Harremanen sailera, Juan José Ibarretxe Lehendakari zelarik.

Zinema eta musika zale handia da, sukaldaritza ere gogoko du eta sukaldari ontzat du bere burua. “Esku ona du arrainetarako, baita lapikoko eta saltsetarako ere”, esaten dute bere lagunek.

Next Euskadi