Next Euskadi

EZAGUTU
GURE DIPUTATUAK

Gure Diputatuak

Iñigo Barandiaran Benito

Iñigo Barandiaran Benito

rss Ezagutzera eman

Iñigo Barandiaran XI. legealditik diputatua izan da Kongresuan (2015etik).

Iñigo Barandiaran da “Alde Zaharreko donostiarra”. Inguru euskaltzaleetan eta klandestinitate garaian konpromiso sendoa erakutsi zuen familian jaio zen.

Letratu izan da Lan Departamentuan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoetan, baita HAAEren Aholku Batzordeko kide eta Herrizaingo Sailburuaren aholkulari juridiko ere. Halaber, Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko kide izan da.

Barandiaran hainbat ekimenen bultzatzaile izan da,hala nola Alde Zaharreko Kaskarin Elkartean, eta beste hainbatetan parte hartu du, besteak beste, Lurgorri, Zubi Gain edo Galdaragileen taldean. Irakurle amorratua da eta Kongresurako zerrendan joateak dakarkio “egunero ikasteko erronka” gauzatzeko aukera.

Next Euskadi