Next Euskadi
Alderdi Eguna 2022

GURE
LEGEBILTZAR TALDEA

Gure Talde Parlamentarioa

Mikel Legarda Uriarte

Mikel Legarda Uriarte

rss Ezagutzera eman

Mikel Legarda Uriarte 2015etik aurrera da Arabako Diputatu Kongresuan. Urte beretik ere bada Euskal Taldearen bozeramailearen ondokoa eta egungo Legealdian bozeramaile gisa jardun du Batzorde Konstituzionalean, Barne gaietarako Batzordean; Justizian eta Lurralde Politikan.

Bertan jaio ez arren, Gazteizen bizi da eta gazteiztar du bere burua eta ez ditu oso gustuko ez fokuak ezta kamerak ere. Ez da azalpen gehiegi eman behar Mikel Legarda jurista ospetsua dela ikusteko. Ibilbide luze eta zabala egin du Euskal administrazioan, eta berari buruz hitz egitean esaten dute Gernikako Estatutuen koma eta puntu guztiak buruz dakizkiela, baita autogobernuaz eta estatutuen garapenaz idatzita dagoen guztiaz ere. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta jarraian hasi zen Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoekin oso harreman estua izan duen lanbidean. Hango letratua da 1983tik.

Bere ohiko lana uztartu izan du askotariko izendapen kargurekin. Hauen artean dago Segurtasun sailburuorde kargua, hamar urtetan bere ardurapean egon zena. Halaber, Legarda, Konstituzio Gaietarako aholkularia, Transferentzien Zuzendari eta Autonomiaren Garapenaren eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako buru izan zen Eusko Jaurlaritzan.

Next Euskadi