Next Euskadi

GURE
LEGEBILTZAR TALDEA

Gure Talde Parlamentarioa

Aitor Esteban Bravo

Aitor Esteban Bravo

rss Ezagutzera eman

Aitor Esteban Bravo da, 2013tik, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea. Egun, bozeramaile ere bada Kanpo Arazoen Batzordean.

Aniztasuna eta txikitasuna maite ditu, bere bizitza politikagintzarekin oso lotuta egon da gaztetatik. 16 urte zituela talde jeltzaleko alderdikide egin zen eta lau urte geroago EGIren Aberri Kontseiluko Idazkari izendatu zuten. Lan ibilbidea esparru pribatuan hasi zuen eta, geroago, Bizkaiko Foru Aldundian hasi zen lanean. Aldundiko bozeramaile eta Bizkaiko Parlamentuko presidente izan zen. Kongresuko diputatua da 2004az geroztik.

Bilbon 1962an jaioa, Aitor Esteban, halaber, Zuzenbidean Doktore egin zen Deustuko Unibertsitatean eta Unibertstate berean irakasle izan da Zuzenbide Konstituzionala eta Euskadiko Sistema Instituzionala ikasgaietan. Amerikako indioen kulturan aditua da,bai eta herri indigenen legeriaren ikertzaile eskarmentuduna.

Next Euskadi