Next Euskadi
Alderdi Eguna 2022

GURE
LEGEBILTZAR TALDEA

Gure Talde Parlamentarioa

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea

rss Ezagutzera eman

Eibartarra jaiotzez baina “lekitxarra” bihotzez. Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea 2016az geroztik da Kongresuko Diputatu eta jeltzaleen bozeramaile da Ogasun Batzordean, Aurrekontuen Batzordean; Ekonomiaren eta Eraldaketa Digitalaren Batzordean; Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordean eta Trantsizio ekologiko eta Erronka Demografikoaren Batzordean.

Zuzenbidean lizentziatu zen EHUn, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko teknikari ere bada eta aditua politika ekonomikoan, aurrekontuetan, industrian eta energia-politikan.

Hasiera batean Lekeitioko Uri Erakundearekin lankidetzan aritu ondoren, EAJ-PNVko alderdikide egin zen eta herri horretako udaleko zinegotzi izan da.2012 eta 2017 urte bitartean Bizkai Buru Batzarraren burukide izan zen.

Sagastizabal, gainera, irakurzale amorratua da, bai eta naturzale sutsua ere. Beti prest eta beti irribarretsu, politika ekonomiko hedakorren eta toki erakundeen autonomiaren defendatzaile porrokatua izan da, beti pertsonen ongizatea hobetzeko helburuari begira.

Next Euskadi