Next Euskadi
Aberri Eguna 2023

GURE
LEGEBILTZAR TALDEA

Gure Talde Parlamentarioa

Josune Gorospe Elezkano

Josune Gorospe Elezkano

rss Ezagutzera eman

Josune Gorospe Elezkano Kongresuko diputatu da 2019tik.

Bederatzi urtetan euskal legebiltzarkide izan ondoren, Josune Gorospe bozeramaile da gaur egun Hezkuntza Batzordean, Unibertsitateen Batzordean, Osasun Batzordean; Lankidetza Batzordean; Bideetako Segurtasun Batzordean; Zientzia eta Berrikuntza Batzordean. 2021etik aurrera Gorteen Ordezkaritzako kide da Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian (CoFoE).

Langile kementsua eta legebiltzarkide trebea. Josune Gorospe Diman jaio zen 1969an. Antropologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Enpresa Zientzietan diplomatu zen EHUn. Politikagintzan sartu aurretik, bi hamarkadatan Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketa administratibo – finantzarioan lan egin zuen eta foru erakundeko funtzionario da.

Sustrai abertzale eta jeltzale sendoak ditu. Josune Gorospe Bizkai Buru Batzarreko kide izan zen 2016tik 2019era bitartean. Berarekin soinez soin lan egiteko aukera izan dutenek esaten dute pertsona ekintzailea dela, oso zorrotza lanean eta oso ideia argiak dituela. Josune Gorosperen ezaugarria ere bada oso bizkorra izatea eta kementsua da bere argudioak azaldu behar dituenean. Solaskidetza zintzoa eta akordioa dira bere goiburu nagusiak eta ihes egiten du faltsukeria, zinismoa eta diskurtso demagogikoa darion guztitik. Justizia soziala, elkartasuna eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna ditu helburu, eta apaltasun osoz baina uste osoz eta kemen handiz defendatzen ditu euskal gizartearen interesak.

Next Euskadi