Next Euskadi

GURE
LEGEBILTZAR TALDEA

Gure Talde Parlamentarioa

Joseba Agirretxea Urresti

Joseba Agirretxea Urresti

rss Ezagutzera eman

Joseba Agirretxea Urresti Gipuzkoako diputatua 2008tik. Egun, jeltzaleen bozeramaile eta Batzordeburu da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordean eta bozeramaile da Berdintasun Batzordean, Defentsa Batzordean, Kultura eta Kirola Batzordean eta Kontsumo Batzordean.

Joseba Agirretxearen aitaita bat gudari izan zen eta, horregatik, hurbil-hurbiletik bizi izan du politikagintza. Ondarroan jaioa da baina Donostian 30 urte inguru daramatza eta “etxean” sentitzen da bertan. EiTBn hasi zuen ibilbide profesionala baina 2004an Gipuzkoako Batzar Nagusietako aholkulari lantaldean hasi zen. Handik igaro zen Eusko Jaurlaritzaren Komunikazio eta Kanpo Harremanen Sailaren aholkularitza taldera, Juan José Ibarretxe Lehendakari zelarik.

Zinemazale eta musikazale sutsua,sukaldaritza ere biziki gogoko du eta esku ona du sukalde lanetan.

Next Euskadi