Next Euskadi

GURE
LEGEBILTZAR TALDEA

Gure Talde Parlamentarioa

Iñigo Barandiaran Benito

Iñigo Barandiaran Benito

rss Ezagutzera eman

Iñigo Barandiaran Benito Kongresuko diputatu da Gipuzkoatik XI. legealditik (2015etik). Bozeramaile titularra da Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Batzordean; Toledoko Itunaren Batzordean, Lan, Gizarteratze, Segurantza Soziala eta Migrazioen Batzordean; Gizarte Eskubideak eta Desgaitasunerako Politika Integralean Batzordean eta Haurren eta Nerabeen Eskubideen Batzordean.

Donostiarra da, “Alde Zaharrekoa”. Barandiaran talde euskaltzaleetan eta klandestinitate garaian konpromiso sendoa erakutsi zuen familian jaio zen.

Letratu gisa jardun izan du Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailan eta Zerbitzu Juridikoetan. HAAEren Aholku Batzordeko kide izan da, Herrizaingo Sailburuaren aholkulari juridiko izan da eta Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko kide izan da.

Barandiaran hainbat ekimenen bultzatzaile izan da,hala nola Alde Zaharreko Kaskarin Elkartean, eta beste hainbatetan parte hartu du, besteak beste, Lurgorri, Zubi Gain edo Galdaragileen taldean. Bidaiari, kirolari eta kulturzale amorratua da eta era guztietako kirolak praktikatu ditu.

Next Euskadi