Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2006/09/18


ERANTZUN GARBIRIK GABEKO GALDERA

Bilkura aldiaren hasteak, diputatuengan, gazte garaietan, eskolara bueltatzean jasotako sentipen pareak sorarazten ditu. Berriak, ekintzak berrasi, adiskide-bitartekoak atzera hartu, berriro goiz jaiki.


Aurten sentipen hau, askoz ere ahulagoa izan da, izan ere, legebiltzarreko iharduera gelditu gabe aritu izan delako uda partean. Aurten diputatuentzat oporrak, ukitu daitekeen errealitatea izan baino, hutsik dagoen hitza izan da.Abuztuaren zehar, hiru diputazio iraunkor eta batzorde ezberdinetan ezohizko deialdiak egon dira. Ez gara geldirik egon, ez da atsedenik egon

Baliteke azken honengatik izan dela, aste parlamentarioa azken bilkura aldian bukatutako gaiekin hasi dugula.Ezer aldatu ez zela zirudien. Astearte arratsaldean, Balear irlen Estatutu berriztatzearen aintzat hartzea eztabaidatu genuen. Balearretako legebiltzarraren gehiengoak onartua zetorren, %90 ingurukoa, PP eta PSOE barne.

Nabaria denez, ganberak baiezko botoa eman du, eta honen ondorioz Gorteetan izapidetako da. Baina berriro ere, berdintasunaren printzipioaren menpean autonomi erkidegoak berdindu nahi direnen ideia guztiz zentzugabea delaren pentsakerak areagotu ditu.Nahiz eta onartu nahi izan edo ez, Estatu espainola oinarritzen den Autonomi Erkidegoak ez dira homologagarriak, ez bizi duten errealitatetik, ezta dituzten asmoetatik.Hau guztia eztabaidan argitasun osoz erraz ikusi genuen, sesioa konpara ezina izan zen , 2005-eko otsailaren 2-an , Euskal Legebiltzarrak onartu zuen Euskal estatutu berria aldatzeko proposamena eztabaidatu zenarekin.

Illes Ballears-en Presidentea den Jaume Matas jaunak proiektuaren aurkezpenaren oinarria, irlek beharrezkoa duten berezko proiektua izan beharrean, Kataluniako Estatutuaren onarpenaren ondorioa izatea harrigarriena iruditu zitzaidan; ez Presidentearentzako ezta PPrentzako ere, Estatuturen erreforma ez baitzen beharrezkoa, urgentea ezta komenigarria ere ez. Jaume Matasek gaineratu zuen, Kataluniak bere Estatutua aldatu izanak, irletako Estatutua aldatzeko beharra piztu duela, bai superbizipena eta interes propioak arriskuan ikusteagatik. Era horretan, besteei begira egiten diren proiektuak bideratzen dituen liderrak, ez dut lidertzat jotzen; antzerako gauzak egiteak, era erreakzionario moduan ez baitzaitu liderra egiten. Ondorioz, horrelako pertsona bat herri baten buru jartzen duten gizarteek ez dute adierazten idei argiak eta nahi finkoak bermatzen dituztenik.

Gainerakoaren inguruan, Kataluniako hauteskundeak direla eta kongresuko pasiloetan era guztietako espekulazioak entzuten dira, hauen emaitzen eta ondorioz suertatu daitezkeen akordioen inguruan. PSC “tripartitoa”-ren aldekoa agertzen da, nahiz eta CIUk hauteskundeen irabazle izan, Moncloatik etorri daitezkeen presioen gainetik. Ikustear dago. Bestalde, CIUko lagunei, PSCren emaitza eskasa izatekotan “tripartito”-a berritzeko, CIU-ERC koalizioko gobernua posiblea den galdetu diet; Generalitatearen gobernuak izango duen egiteko garrantzitsuenean, Estatutu berriaren garapenean alegia, gobernu abertzale batek dinamika handiagoa emango bailioke. Hala ere, ez dut erantzun argirik jaso gai honen inguruan.

EGILEA


Josu Erkoreka

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea