2025/09/23
Kongresuak onartu egin du Konstituzio Auzitegiaren Legea erreformatzeko Euskal Taldeak egindako proposamena izapidetzea
Mikel Legarda Euskal Taldeko diputatuak eskumen-arazoak Konstituzio Auzitegiak ebatzi behar dituela defendatu du
2025/09/17
Euskadik langabeziaren kudeaketa bere gain har dezan adostu den akordioa ospatu du Maribel Vaquerok: "Insistentziak eta EAJren lanak beren fruituak eman dituzte"
Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Maribel Vaquerok defendatu duenez, langabezia-prestazioen kudeaketaren eskumena eskualdatzeko akordioa "aurrerapauso handia da Euskadirentzat"
2025/09/16
Ustelkeria prebenitzeko Bulego bat sortzeko izapidea babestu du Euskal Taldeak, baina modifikazio “sakonak” egitea eskatu du
Mikel Legarda diputatu jeltzaleak gogora ekarri du ekimen hori 2024ko apirilean erregistratu zela eta ez duela aintzat hartzen aurtengo udan Gobernuak ustelkeriari aurre egiteko aurkeztu zuen Estatu Plana, Sumar izan delarik, gobernu horretako kideetako bat, Lege Proposamena aurkeztu duena
2025/09/12
Espainiako gobernuak planifikazio berri bat onartu izana eta sare elektrikoan inbertsio gehiago aurreikusi izana ospatu du Euskal Taldeak: "Egin beharreko urratsa zen, guztiz beharrezkoa eta guk gogoz borrokatu duguna. Berdin jarraituko dugu"
Euskal Taldearen bozeramaile Maribel Vaquerok gaineratu duenez inbertsioak handitzea guztiz beharrezkoa zen neurria zen euskal industriaren beharrei erantzuteko eta sektorean enpleagarritasunari eusteko
2025/09/10
Gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeko prestazioa bermatzeko eskatu dio Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari: "Prestazioak lortzea eta jasotzen jarraitzea kalbario bihurtu da"
Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak laguntza hori behar duten familiek dituzten arazoak azaldu dizkio Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroari, eta irailean bertan Gobernuarekin bilera bat adostea lortu du, prestazioak erabakitzen dituzten mutuek aplikatzen duten arbitrariotasuna saihesteko irizpideak bateratzera begira
2025/09/09
Euskal Taldeak ordaindutako guraso-baimen aste gehiago eskatu ditu eta adingabearen jaiotegunaren mende egon beharrean haren adinaren mende egon daitezen
Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak onartu du zenbait hobekuntza egin direla jaiotza- eta zaintza-baimena luzatzeko errege lege-dekretuan, "kontziliazioaren eta erantzukidetasunaren" arloari dagokionez, baina lege-proiektu gisa izapidetzeko eskatu du, hainbat hobekuntza sartzeko, Europak proposatutakoa betetzera begira. "Itxura batean aurrera egitea dakarrela eman arren, errealitatean, aurrekoa murriztu egiten duelako"
Bideoak...
Kongresua
2025/07/16
Kongresua
2025/06/25

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















