Prentsa Aretoa
2025/10/15
Mendekotasun handia duten pertsonak zaintzen dituzten langileen erretiro aurreratua nola eta noizko jasoko duen argitzea eskatu dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari
Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroari gogoratu dio oraindik ez duela bete gizatalde honen beharrei erantzuteko hartu zuen konpromisoa
“Aitortzen dugu urrats garrantzitsuak eman direla profesionalak ez diren zaintzaileen kotizazioak hobetzeko, baina hori ez da nahikoa. Pertsona hauek behar dute erretiroa lehenago hartu ahal izatea, eta osasun arrazoiengatik izan dadila, zainketa horiek eskatzen duten gainkarga fisiko eta emozionalak benetako inpaktua duelako beren ongizatean, gero eta handiagoa dena, gainera. Hala ere, 402/2025 Errege Dekretuak ordainpeko lana baino ez du jasotzen, eta kanpoan uzten du beste ahalegin hori — zaintza —, koefiziente murriztailea justifikatzen duten nekagarritasun, neke eta higadura fisiko eta emozionalaren irizpideak betetzen dituena", azaldu du asteazken honetan Idoia Sagastizabal Eusko Legebiltzarreko diputatuak Kongresuan egindako kontrol saioan.
Euskal Taldeak behin baino gehiagotan galdetu dio Espainiako Gobernuari gai horri buruz, eta 2024ko apirilean, Maribel Vaquero taldeko egungo bozeramaileak egin zuen galdera baten ondoren, Elma Saiz Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroak kolektibo hori oraindik idazten ari zen araudian sartzeko konpromisoa hartu zuen. Hala ere, 2025eko maiatzean, koefiziente murriztaileak aplikatuz Gizarte Segurantzaren sisteman erretiro-adina aurreratzea zein kasutan ahalbidetu behar den zehazteko aurretiazko prozedura arautzen duen Errege Dekretua onartu zen, mendekotasun handia zuten langileak eta zaintzaileak testuan jaso gabe.
Hori dela eta, Euskal Taldeak gai horretan sakondu nahi izan du eta Sagastizabalek ministro andreari galdetu dio zer Espainiako gobernuak zer prozedura aurreikusita daukan gizatalde honen erretiro aurreratua araudian jasotzeko.
“Dekretuak kanpoan uzten du benetan nekagarria eta sozialki beharrezkoa den errealitatea. Pertsona hauek lan egiten dute, sarri askotan fisikoki gogorrak ez diren lanpostuetan,—bulegoetan, dendetan edo zerbitzuetan—, baina lanaldia amaitzen zaienean bigarrena hasten da, gogorrena: mendekotasun handia duen semea, bikotekidea edo gurasoa zaintzea. Eta, egoera horrek, gainera, zailago egiten du lanpostu egonkorra aurkitzea eta mantentzea, eta ia ezinezko egiten du enpresan gora egitea. Zainketen zamak beren lan aukerak mugatzen ditu, beren garapen profesionala eta beren ongizate pertsonala”, salatu du Sagastizabalek.
Ministro andrearen erantzunaren aurrea, gaia jorratzeko lantaldea eratzea baino ez du hitzeman, Sagastizabalek txarretsi du “bi urte” behar izan direla talde hori sortzeko: “berandu goaz”.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/24
Kongresua
2025/10/22
Kongresua
2025/10/08
Kongresua
2025/10/07
Kongresua
2025/09/23
Berri ikusiagoak...
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/07/08
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/10/16

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















