Prentsa Aretoa
2026/09/25
Euskal Taldeak etxebizitza politikez galdetuko dio Gobernuari
Asteazkeneko kontroleko bilkuran, Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok Etxebizitza eta Hiri Agenda ministro andreari galdetuko dio Kongresuan kontsentsuak eraikitzeko orduan gaur egun dituen oztopoez
Datorren asteko kontroleko bilkuran, Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok Isabel Rodríguez Etxebizitza eta Hiri Agenda ministro andreari galdetuko dio Gobernuak zer egiteko asmoa ote duen etxebizitza gaien inguruan gaur egun Kongresuan diren etengabeko oztopoak gainditzeko.
Euskal Taldeak errealitate printzipioa defendatu eta aplikatu izan du beti bere proposamenetan, Kongresuan gaur eman daitezkeen gehiengoen eta hiritarren beharrei erantzuna emateko akordioen beharraren jakitun baitira diputatu jeltzaleak. Horixe izan da Euskadin legegintzaldi honetan lortutakoa, EAJ-PNVren eta PSEren artean etxebizitzaren inguruan adostu diren akordioei esker.
Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzat bizitoki alternatibak emateko orduan Euskal Taldeak Estatu osorako aurkeztu zituen proposamenak jasota geratu ziren ezkutu soziala zabaltzera begira otsailean Gobernuarekin adostu zen lege dekretuaren testuan. Dekretua bertan behera geratu zen ondoren Kongresuan. Oraingoan bezala, orduan defendatzen zen pertsona hauei eman beharreko erantzuna administrazioen ardurapean jarri behar zela eta ez jabe txiki diren partikularren ardurapean. Ondoren, Euskal Taldeak Gobernuari helarazi dizkio etxebizitza arloan egiten dituen proposamenak, egin beharreko lege aldaketak barne harturik (Lurzoruaren Legea, pisu turistikoak arautu beharra eta ohiko etxebizitzarako eta sasoiko alokairua). Negoziaketan jarraitzen du hiritarren interesen alde ahalik eta akordiorik onena lortzeko.
Hona hemen Maribel Vaquerok Etxebizitza eta Hiri Agenda ministro andreari asteazkenean egingo dion galdera:
Nola gaindituko ditu Gobernuak etxebizitzaren arloan akordioak lortzeko oztopoak?
Tokia eta eguna: Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkura.
Asteazkenean, irailak 30, 9:00etatik aurrera
Nabarmenak...
Kongresua
2026/09/23
Kongresua
2026/09/22
Kongresua
2026/09/16
Kongresua
2026/09/16
Kongresua
2026/08/24
Berri ikusiagoak...
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2025/07/08
Kongresua
2025/12/12
Enkarterri
2025/09/15

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















