Berriak
Kongresua
2026/10/06
"Erantzukizun eta koherentziaz" jarduteko asmoari eutsiz, Euskal Taldeak gizabanako zaurgarriak babesten eta jabe txikien egoera hobetzen dituen etxebizitza dekretua babestuko du eta bigarrenari ezetza ematen jarraituko du
Talde jeltzaleak zalantzak ditu arauak benetan izango duen inpaktuaz eta neurri gehiago proposatzen jarraituko du etxebizitza krisia konpontzera begira, baina uste du testua alderdi teknikotik hobetua izan dela eta maizter zaurgarriak eta jabe txikiak babestea ahalbidetzen duela
Kongresua
2026/10/02
Vaquerok Espainiako gobernuari txarretsi dio Kongresuak lege dekretuak arbuiatu izana datorrela "gauzak ondo ez egitetik"
Euskal Taldeko bozeramaileak berretsi egin du pertsona kalteberak babesten dituen eta jabe txikien egoera hobetzen duen dekretuari eman dion baietz “kritikoa”, baina deitoratu duenez “berandu iritsi da”. “Etxebizitzaren legegintzaldia izateko hasi zen eta gaur gaurkoz daukagun emaitza zero da”
Kongresua
2026/09/25
Euskal Taldeak etxebizitza politikez galdetuko dio Gobernuari
Asteazkeneko kontroleko bilkuran, Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok Etxebizitza eta Hiri Agenda ministro andreari galdetuko dio Kongresuan kontsentsuak eraikitzeko orduan gaur egun dituen oztopoez
Kongresua
2026/09/23
Kongresuak Euskal Taldearen ekimena onartu du trenbidearen hegoaldeko saihesbidea babesteko eta abiadura handian goi-lautadarantz salgaien garraioari jarraipena emateko
Vox-ek eta EH Bilduk ezeztatu duten legez besteko proposamenaren eztabaidan Nerea Renteria diputatu jeltzaleak defendatu duenez beharrezkoa da "irtenbide estruktural bat” ematea “ Euskal Y-a aprobetxatuz, salgaien ahalik eta bolumen handiena bideratzeko" eta "C3ren ondoan bizi diren pertsonei erantzun arina emanez"
Kongresua
2026/09/22
Euskal Taldeak eskatuta, Kongresuak hasi du dagoeneko adingabeekin egiten diren familia-prozesuetan judizioz kanpoko negoziazioaren nahitaezkotasuna ezabatzeko izapidea
Kongresuak gaur onartu du alderdi jeltzaleak bultzatutako lege-proposamena aintzat hartzea, zeinak familia-prozesuak bizkortzeko beharrari erantzuten baitio, gurasoen arteko liskar batek adingabeari kalte egin diezaiokeenean
Kongresua
2026/09/16
Sagastizabalek Gobernuari , CUME jasotzeko eskubidea duten pertsonentzako laguntzei buruz: "Hitzemandako gauza batetik bestera saltoka goaz, iragarpen batetik bestera, eta familiek berdin jarraitzen dute"
Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko diputatuak Gobernuari deitoratu dionez Senatuak CUMEri buruzko desgaitasun eta mendekotasun legeei egindako zuzenketak aintzat hartu izanak – hala nola 26 urtetik gorako prestazioa jasotzeko adin-muga – eta proposamen horiek gerorako aurkeztu izanak erakusten du: "Bere interes politikoa familien eskubidearen aurretik jartzen dutela"
Kongresua
2026/09/16
Euskal Taldeak lobbyei buruzko erregulazioa defendatzen du, baina Espainiako Gobernuaren dekretuaren prozedura eta irismena kritikatzen ditu: "Ezin da izan dena edo ezer ere ez"
Mikel Legarda bozeramaile jeltzaleak Gobernuari proposatu dio beste testu errealistago bat onar dezala, parlamentuko gehiengoarekin bat datorrena, Espainiak izan dezan Europar Batasunaren esparru arau-emailean sartzeko aukera
Kongresua
2026/08/24
Vaquerok Espainiako Gobernuari mugaren auzian inplikatzeko eskatu dio: "Frantziako homologoarekin hitz egin behar du mugaz gaindiko trafikoaren itogunea konpontzeko"
EAJ-PNVk Kongresuan duen bozeramaileak Irungo alkatearen demagogia kritikatu du, eta ohartarazi du "arazoa ez dela udalerri honetan errepideak falta direla, baizik eta Frantziak muga itogune bihurtu duela»; horregatik, Espainiako erakundeei elkarlanean aritzeko eta solaskidetza-lana betetzeko eskatu die: «Ezin da arazo honen ikusle hutsa izan"
Kongresua
2026/07/23
EAJ-PNVren Bizkaiko eta Arabako ordezkariak Kongresuan izan dira gaur, Espainiako gobernuari jarduketa plan zehatz bat eskatzeko Hegoaldeko Tren Saihesbideak ukituko dituen udalerrientzat
Azpiegitura honek nabarmen handituko du salgaien trafikoa Bizkaia eta Arabako hainbat udalerrietatik igarotzen den trenbide sare konbentzionalean, eta herri horietako ordezkari jeltzaleak Nerea Renteria diputatuarekin eta Igotz López senatariarekin izan dira gaur Kongresuan Legez besteko Proposamen bat erregistratzeko, zeinaren bidez Garraio Ministerioari eskatzen baitzaio erasanak arintzeko eta salgaien trafikoaren jarraitutasuna euskal Y trenbidetik mesetaraino gaitzeko
Kongresua
2026/07/22
Euskal Taldeak Espainiako gobernuari helarazi dizkio etxebizitza alorrean egiten dituen proposamenak
Maribel Vaquero bozeramaile jeltzaleak eskatu du hurrengo dekretuak Lurzoruaren Legea alda dezala, plangintzak arintzeko eta blokeoak saihesteko, denboraldiko alokairua arautzeko, iruzurrari aurre egiteko eta autonomia-erkidegoen eskumenekiko errespetua bermatzeko: "Proposamen errealistak egin ditugu, bizitegi-krisiari aurre egiten lagunduko dutenak"
Kongresua
2026/07/21
Urrats berri bat eman du Espainiako gobernuak Hondarribiak Kosta zuzendaritzarekin duen gatazka konpontzeko, EAJ-PNVrekin hitzartutakoa betez
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak gaur bertan sinatuta utzi du Hondarribian gaur egun kirol-instalazioak hartzen dituzten lursailak ez direla beharrezkoak. Hala eginez eman du lursailak Hondarribiako Udalari eskualdatzeko urratsa, Vaquerok oso ondo baloratu duen zerbait: "Euskal herritarren interesak ordezkatzen eta defendatzen jarraituko dugu Madrilen egiten ditugun gestio guztietan”
Kongresua
2026/07/14
Mendekotasunari eta desgaitasunari buruzko legeen erreforma babestu du Euskal Taldeak, hainbat hobekuntza egin eta Espainiako Gobernuak finantzaketarako duen eskumen-eremua eta konpromisoa mugatu ondoren
Maribel Vaquero talde jeltzaleko bozeramaileak azaldu duenez, izapidetze prozesuan zaintzaileentzako onurak gehitu dira, eta jasota utzi da mendeko pertsonentzako arreta bermatuko dela zaintzaile nagusia gaixorik edo ospitaleratuta dagoenean

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















