Berriak

Kongresua

2026/02/18

Dekretu berriarekin Euskadiko LHko ereduari kalterik ez egiteko eskatu dio Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari, euskal sistemaren bikaintasunari eustea helburu

Joseba Agirretxea diputatuak elkarrizketa gehiago eskatu du hezkuntzaren arloan, eta Sanchezek LHko ikastetxe pribatuen ugaritzea mugatzeko egin duen iragarpenaren aurrean adierazi du Euskadik ez duela onartuko hezkuntza arloko erabakiak harekin kontatu gabe hartzerik

Kongresua

2026/02/17

Espazio publikoan belo integralaren erabilera aztertzeko azpibatzordea sortzea proposatu du Euskal Taldeak

Talde jeltzaleak uste du gai honen inguruko eztabaida lasaia behar dela, argudio xenofoborik gabe, eta gai honetan elkarren kontra egon daitezkeen eskubideak adituekin aztertzea proposatu du , Europako jurisprudentzia kontuan hartuz eta elkarbizitza eta halako beloak erabiltzen dituzten emakumeen eskubideak bermatuz

Kongresua

2026/02/11

"Egin beharrekoa egiteko" eskatu dio Vaquerok Sanchezi, segurtasuna bermatzeko eta tren sistemarekiko konfiantza berreskuratzeko

Bozeramaile jeltzaleak Gobernuari gogoratu dio garraio publikoaren kudeaketa ezin dela mugatu beherapenen eta deskontuen iragarkietara, eta plangintza eta inbertsio gehiago eskatu dizkio

Kongresua

2026/02/11

Itzalaldiaren ondorioz argindarraren fakturan eragin den gainkostua kontsumitzaileen gain ez jartzeko neurriak eskatu dizkio Euskal Taldeak Gobernuari

Idoia Sagastizabal diputatuak egoki jotzen du hornidura elektrikoaren segurtasuna bermatzea, baina hura finantzatzeko moduaren inguruan eztabaidatzeko eskatu du, familiek eta goi-tentsioaren kontsumitzaileek zama hori beren gain hartu behar izan ez dezaten

Kongresua

2026/02/07

Vaquerok nabarmendu du Euskal Taldearen alternatibek muturreko proposamenak saihesten dituztela Espainiako gobernuaren aldetik: "EAJ-PNVk zentraltasuna eta moderazioa bermatzen ditu"

Bozeramaile jeltzaleak ezkutu soziala zabaltzeko akordioa eta berrerortze anizkunaren legearen erreforma nabarmendu ditu Euskal Taldeak Madrilen egin ohi duen lanaren adibide gisa, eta adierazi du proposatzaile izaten jarraituko duela egungo legealdiak iraun bitartean

Kongresua

2026/02/03

Euskal Taldeak lortu du etxebizitza bakarra alokatzen duten jabeei Espainiako gobernuak ezkutu soziala luzatzea

Talde jeltzaleak txalotu du Sánchezen gobernuak gutxieneko akordio hau onartu izana, etxebizitza alorrean hobekuntzak negoziatzen jarraitzea ahalbidetzen duelako

Kongresua

2026/02/02

Vaquerok Espainiako gobernuari ohartarazi dionez: “Ezkutu sozial berria atera daiteke baldin eta jabe txikiak barne hartzen badira eta zaurgarritasun bikoitzak saihesten badira”

Talde jeltzaleak Espainiako gobernuari adierazi dionez gehiengoa lortuko badu, onartu egin behar du zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei egoitza alternatiboa eskaintzeko erantzukizuna ezin dela jabe txikien ardurapean jarri

Kongresua

2026/01/27

Garraio publikoaren interoperatibotasuna hobetsi arren Euskal Taldeak Gobernuari eskatu dio hobarietarako irizpideak ez inposatzea

Nerea Renteria diputatuak azaldu du hobarien progresibotasunak Euskadin dagoeneko funtzionatzen duela eta kritikatu du garraioaren dirulaguntzari buruko dekretuak koiunturazko laguntza horiek egiturazko neurri bihurtzeko arriskua dakarrela, aldez aurretik planifikaziorik egin ezean

Kongresua

2026/01/27

Pentsioen errebalorizazioa babestu arren etxegabetzeen kontrako neurrien inguruan ohartarazi dio Euskal Taldeak Gobernuari: "Sakoneko aldaketak berehala ematea eskatuko dugu"

Idoia Sagastizabal diputatuak Pedro Sanchezen Gobernuari leporatu dio egiturazko eta koiunturazko neurriak dekretu berean nahastu izana, eta "errusiar erruletan jokatzea" egotzi dio, negoziaziorik ezaren ondorioak neurtu gabe

Kongresua

2025/12/25

Trantsizioa gorestea txarretsi dio Vaquerok Felipe VI.ari, oraindik "argi-ilun ugari ezagutu gabe geratzen direnean eta egia ezagutzea demokraziaren zutabeetako bat denean"

Euskal Taldeko bozeramaileak gaitzetsi du Estatu buruak Gabon gaueko diskurtsoan elkarbizitzaz hitz egin izana, eta aurten jasan dituen erasoen ondoren euskara defendatzeko hitz erdirik esan ez izana

Kongresua

2025/12/22

Ezkutu soziala alokairuko etxebizitza bat duten jabeentzat ere zabaltzea eskatu dio Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari

Talde jeltzaleak Sanchezen Gobernuari eskatu dio neurri hori sar dezala urtea amaitu baino lehen neurri ekonomikoei buruz onartzea aurreikusten duen Lege Dekretuan, "Estatuarena delako egoera ahulean dauden pertsonei bizitegi-alternatiba bat eskaintzeko erantzukizuna"

Kongresua

2025/12/12

Vaquero: "Shock betean eta iparra galduta dabilen Espainiako Gobernua daukagu, bere egoerari nola erantzun ez dakiela"

Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok “irmotasun eta gardentasun" handiagoak eskatu dizkio Gobernuari, ustezko ustelkeria kasuen inguruan agertu diren azken informazioen ondoren eta PSOE alderdi barruan egin diren matxismo salaketei erantzuna eman gabe dagoela ikusita. Gaineratu du Euskal Taldeak “erantzukizunez” baina “lasaitasunez” jokatuko duela

Gure Legebiltzar Taldea