Prentsa Aretoa

2026/04/22

Arma zorrotzei mugak jartzeko PPk aurkeztu duen ekimena kritikatu du Euskal Taldeak, "oso errealista" ez dela esanez

Mikel Legarda diputatuak aditzera eman duenez, Euskal Taldeak aurkeztu duen proposamena Espainiako Gobernuari soilik dagokion erreforma da, eta, beraz, "erraz gauzatzeko modukoa" da; popularrek, berriz, lau lege modifikatzea proposatzen dute "errealitate- printzipiotik" urrun daudela erakutsiz, ”egungo legegintzaldian ematen ari den giro gatazkatsua” kontuan izanik

rss Ezagutzera eman
Arma zorrotzei mugak jartzeko PPk  aurkeztu duen ekimena kritikatu du Euskal Taldeak,

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak abstentzioa bozkatzea erabaki du PPk arma zuriak erabiltzeari buruz aurkeztutako legez besteko proposamenean jasotako puntu gehienetan, uste baitu "ez dela oso errealista" eta ez dela "errealitatearen printzipiotik" jorratzen, hau da, ez dela kontuan hartzen parlamentuan gaur egun ematen den errealitatea.

Asteartean, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak legez besteko proposamenaren eztabaidan defendatu zuenez, Eusko Taldeak egin duen proposamenak, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean adostutakoaren ildotik, hiru alderdi jasotzen ditu: Armen Erregelamenduaren 146.2 artikuluaren berrikuspenera edo Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen erregelamendu bidezko garapenera «mugatuta» dago; jende asko biltzen den lekuetan informazio-kartelak jartzeko eskatu du, herritarren kontzientzia indartzeko eta segurtasun juridikoa eta hautemandakoa areagotzeko eta arrisku-jokabideen prebentzio goiztiarra errazteko, eta «Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen arau-hausteen erregistroa benetan sortzea eta abian jartzea» eskatu du, administrazioek arma zuriak behin eta berriz erabiltzeagatik legez kontrako egintza administratiboak ezagutu ahal izan ditzaten.

Legardak dioenez, proposamen horri "erraz heldu dakioke Gobernuaren eremutik", eta PPren ekimenak, berriz, Herritarren Segurtasunaren Legearen zehapen-araubidearen Erregelamendua, Zigor Kodea, Prozedura Kriminalaren Lege Organikoa eta Adingabearen Erantzukizun Penalaren Legea aldatzeko eskatzen du: besteak beste, "ez da oso errealista, legegintzaldi honetako liskar politikoaren inguruabarrak kontuan hartuta, ez baitu beharrezko legegintza-gehiengoak iragartzen".

Euskal Taldea proposamenaren "azken helburuarekin" ados egon daitekeen arren, Legardak Euskal Taldearen abstentzioa iragarri zuen, beharrezkotzat jotzen baitu gai horri autoritate-printzipiotik heltzea "kezka handia eragiten duen gaia” delako.

Premisa horiekin, azkenean  gaur, asteazkenarekin, puntuka egin den bozketan, Euskal Taldea abstenitu egin da puntu guztietan, honako hauetan izan ezik: 3. puntuan, araudia hobetzeari eta arma zurien online erosketa kontrolatzeari buruzkoan, eta 5. puntuan, arau argiagoak ezartzeko eskatzen baitu, arma horiek larderiaz erakusten zituztenak atxilotzeko.

Gure Legebiltzar Taldea