Berriak
Kongresua
2025/12/09
Kongresuak izapidera onartu du Euskal Taldeak eta hainbat talde parlamentariok sustatutako eleaniztasunaren legea: "Proposamen hau ez doa inoren aurka, ez dago kalteturik, onuradunak besterik ez"
Joseba Agirretxea Euskal Taldeko diputatuak Estatuko Administrazio Orokorrean benetako eleaniztasuna bermatzeko Lege Organikoaren Proposamena defendatu du. Proposamen hori ERCrekin, EH Bildurekin, BNGrekin, Compromisekin, Més per Mallorcarekin eta komunekin batera bultzatu da, "erreklamazio linguistiko, soziologiko eta kultural gisa"
Kongresua
2025/11/26
Vaquerok Sánchezi exijitu dio Mikel Zabalzari buruzko agiriak desklasifikatzea: “Zure esku duzu memoria demokratikoko ekitaldiak antzezpen huts bihur daitezen saihestea”
Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako gobernuko presidenteari txarretsi dio sekretu ofizialen lege bat ateratzeko borondaterik eza, eta EAJ-PNVren Lege proposamenari heltzea proposatu dio, Junts-en betoa gainditzera begira
BERRIA
2025/10/24
Vaquero: “Arazo bat daukagu berrerortze anizkoitzarekin, eta alarmismorik gabe heldu behar diogu, albait arinen konpontzeko”
Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok datorren asteazkenean, Kongresuan, Pedro Sánchezi galdetuko dio fenomeno honi nola helduko dion eta segurtasuna hobetzera begira hiritargoari zer tresna eskaini nahi dizkion
Kongresua
2025/10/22
Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari eskatu dio CNIk eta Barne Ministerioak Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzu publikoen sareak eta informazio-sistemak gainbegiratzeari utz diezaiotela
Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Barne ministroari eskatu dio Harremanetarako Puntu Bakarrean Ertzaintza sar dezala, Europako beste polizia batzuekin komunikatzeko segurtasun-kidego integralak bertan integratu behar direlako, eta EBren aginduak betez
Kongresua
2025/10/15
Mendekotasun handia duten pertsonak zaintzen dituzten langileen erretiro aurreratua nola eta noizko jasoko duen argitzea eskatu dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari
Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroari gogoratu dio oraindik ez duela bete gizatalde honen beharrei erantzuteko hartu zuen konpromisoa
Kongresua
2025/10/08
Osasun sistemak “malgutasuna" behar duela esan dio Maribel Vaquerok Sánchezi, Espainiako Gobernuak "erreakzionatzen ez duela" aurpegiratuz
Euskal Taldearen bozeramaileak Gobernuko presidenteari exijitu dio Eusko Jaurlaritzak Euskadin osasuna hobetzeko egin dizkion proposamen zehatzei erantzuteko
Kongresua
2025/10/07
Legez kanpo dauden etxebizitza turistikoen kontrola areagotzea proposatu du Euskal Taldeak, eta etxebizitzari buruzko erantzun integrala exijitzen du “kutxan gordeta” jarraitzen duten ekimenak eztabaidatuz
Idoia Sagastizabal bozeramaile jeltzalearen aburuz EH Bilduren proposamena da eurek babestutako 2023ko Etxebizitza Legea zuzentzeko emendakina
Kongresua
2025/09/23
Kongresuak onartu egin du Konstituzio Auzitegiaren Legea erreformatzeko Euskal Taldeak egindako proposamena izapidetzea
Mikel Legarda Euskal Taldeko diputatuak eskumen-arazoak Konstituzio Auzitegiak ebatzi behar dituela defendatu du
Kongresua
2025/09/17
Euskadik langabeziaren kudeaketa bere gain har dezan adostu den akordioa ospatu du Maribel Vaquerok: "Insistentziak eta EAJren lanak beren fruituak eman dituzte"
Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Maribel Vaquerok defendatu duenez, langabezia-prestazioen kudeaketaren eskumena eskualdatzeko akordioa "aurrerapauso handia da Euskadirentzat"
Kongresua
2025/09/16
Ustelkeria prebenitzeko Bulego bat sortzeko izapidea babestu du Euskal Taldeak, baina modifikazio “sakonak” egitea eskatu du
Mikel Legarda diputatu jeltzaleak gogora ekarri du ekimen hori 2024ko apirilean erregistratu zela eta ez duela aintzat hartzen aurtengo udan Gobernuak ustelkeriari aurre egiteko aurkeztu zuen Estatu Plana, Sumar izan delarik, gobernu horretako kideetako bat, Lege Proposamena aurkeztu duena
Enkarterri
2025/09/15
Eskualdeko EAJ-PNVren ordezkariek Enkarterrin trenbide garraioan hobetu beharrekoak azaldu dizkiete Euskal Taldeko kideei
Eskualde horretan trenbide garraioa hobetzeko hitzemanda daukaten konpromisoari eutsiz, Artzentales, Balmaseda, Gueñes, Alonsotegi, Karrantza, Turtzioz eta Zallako bozeramaileek Kongresu eta Senatuko ordezkari jeltzaleei adierazi dizkiete Gorteetan lehenetsi beharreko jotzen dituzten planak
Kongresua
2025/09/12
Espainiako gobernuak planifikazio berri bat onartu izana eta sare elektrikoan inbertsio gehiago aurreikusi izana ospatu du Euskal Taldeak: "Egin beharreko urratsa zen, guztiz beharrezkoa eta guk gogoz borrokatu duguna. Berdin jarraituko dugu"
Euskal Taldearen bozeramaile Maribel Vaquerok gaineratu duenez inbertsioak handitzea guztiz beharrezkoa zen neurria zen euskal industriaren beharrei erantzuteko eta sektorean enpleagarritasunari eusteko

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















