2026/03/09
Euskal Taldeak industria indartzeko neurriak erreklamatu ditu geopolitikaren egungo testuingurua ikusita
Talde jeltzaleak Legez besteko Proposamen bat erregistratu du zeinaren bidez laguntzak, doikuntza fiskalak eta lege aldarazpenak proposatu dituen industria siderurgiko eta elektrointensiboaren erresilientziaren mesedetan. Sektore bi horiek erronka handiak bizi dituzte nazioarteko egungo egoeraren eta transformazio teknologikoaren ondorioz. Halako egoera batean dago Tubos Reunidos enpresa, eta eskatzen diren neurriak ezinbesteko gertatzen dira euskal industriaren eta oro har europar industriaren iraunkortasun eta lehiakortasunerako
2026/02/26
Akordioak adosteko eta ezkutu soziala onartzeko ezintasuna egotzi dio Euskal Taldeak Gobernuari: "Kontaiguzue orain zuen C plana zein den"
Pentsioen eta Adamuzeko eta Gelidako tren-istripuen biktimentzako laguntzen errebalorizazioari buruzko dekretua, kalteberatasun sozialeko egoeretarako premiazko neurriei buruzkoa edo larrialdi kasuetan prezioak mugatzen dituena baliozkotzearen alde agertu da talde jeltzalea, azken hau Ganberak atzera bota duena
2026/02/25
Sektore publikoko zerbitzu-kontratuak berrikusteko eskatu du Euskal Taldeak, LGSra egokitzeko
Idoia Sagastizabal diputatuak Gobernuari errepikatu dio beharrezkoa dela mekanismoren bat ezartzea LGSren igoerak sektore publikoan zerbitzuak ematen dituzten enpresetan izango duen eragina bermatzeko: "Horrek ez ditu enpresa-marjinak babestuko, zerbitzu publikoak eta enpleguak babestuko ditu"
2026/02/18
Dekretu berriarekin Euskadiko LHko ereduari kalterik ez egiteko eskatu dio Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari, euskal sistemaren bikaintasunari eustea helburu
Joseba Agirretxea diputatuak elkarrizketa gehiago eskatu du hezkuntzaren arloan, eta Sanchezek LHko ikastetxe pribatuen ugaritzea mugatzeko egin duen iragarpenaren aurrean adierazi du Euskadik ez duela onartuko hezkuntza arloko erabakiak harekin kontatu gabe hartzerik
2026/02/17
Espazio publikoan belo integralaren erabilera aztertzeko azpibatzordea sortzea proposatu du Euskal Taldeak
Talde jeltzaleak uste du gai honen inguruko eztabaida lasaia behar dela, argudio xenofoborik gabe, eta gai honetan elkarren kontra egon daitezkeen eskubideak adituekin aztertzea proposatu du , Europako jurisprudentzia kontuan hartuz eta elkarbizitza eta halako beloak erabiltzen dituzten emakumeen eskubideak bermatuz
2026/02/11
"Egin beharrekoa egiteko" eskatu dio Vaquerok Sanchezi, segurtasuna bermatzeko eta tren sistemarekiko konfiantza berreskuratzeko
Bozeramaile jeltzaleak Gobernuari gogoratu dio garraio publikoaren kudeaketa ezin dela mugatu beherapenen eta deskontuen iragarkietara, eta plangintza eta inbertsio gehiago eskatu dizkio
Bideoak...
Kongresua
2025/07/16
Kongresua
2025/06/25

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















