Prentsa Aretoa
2025/10/07
Legez kanpo dauden etxebizitza turistikoen kontrola areagotzea proposatu du Euskal Taldeak, eta etxebizitzari buruzko erantzun integrala exijitzen du “kutxan gordeta” jarraitzen duten ekimenak eztabaidatuz
Idoia Sagastizabal bozeramaile jeltzalearen aburuz EH Bilduren proposamena da eurek babestutako 2023ko Etxebizitza Legea zuzentzeko emendakina

Euskal Taldeak gaur, asteartearekin, Etxebizitza turistikoen publizitatea arautzeko eta etxebizitza turistikoak kontratatzeko Lege Proposamena aintzat hartzea babestu du. Hala ere, Idoia Sagastizabal bozeramaile jeltzaleak azaldu du etxebizitzaren arazoa osorik jorratu behar dela beste lege aldaketa batzuk eginez, hala nola 2023ko Etxebizitza Legea, Hiriko Alokairuen Legea eta Lurzoruaren Legea, eta proposatu egin du “egun kutxa batean gordeta jarraitzen duten ekimenak aztertzea eta eztabaidatzea, batzuek eta besteek elkarren artean zerikusia dutelako eta bata onartzea egoera era integralean jorratu gabe adabaki hutsa izango litzatekeelako, beste esparru edo norabide batean arrakalaren bat sortzea ekar lezakeena”.
Sagastizabalek azpimarratu ditu EH Bilduk aurkeztu duen testuaren “gabeziak”, eta une honetan egitearen egokitasuna baloratu du, Euskadin, Estatuan eta Europan egon badaudelako errealitate hori jorratzen dutenak. Euskadin, hain zuzen “Lege proposamen bat izapidetzen ari dira, EAJk eta PSEk bultzatuta, merkatu teinkatutako guneetan etxebizitza turistikoetarako adierazpenak indargabetzeko, gune horietan betebeharrak betetzen ez dituzten alokairuak zigortuz. Horretaz aparte daude Turismo legea eta udal ordenantzak, hauek egin diren lekuetan. Donostian, esaterako, 2015ean turismorako 2200 etxebizitza zeuden eta Udalak hartutako neurriei esker, kopuru hau 1300era jaitsi da”, azaldu du.
Gainera, 2024. urte bukaeran Errentamenduen Leihatila Digital Bakarraren Europako Araudia indarrean sartu zenetik, “kontrolek ekarri dute etxebizitza turistikoen 65.000 iragarki baino gehiago erretiratzea, derrigorrezko lizentzia zenbakia ez izateagatik”.
Ildo beretik, Sagastizabalek kritikatu duenez testuak “Estatuari ematen dio dagokion tokian sartzeko aukera”, beretzat hartuz Euskadiri dagozkion eskuduntzak, proposamenak plataforma digitalei ez ezik bertoko inmobiliariei ere eragiten baitie. “Euskadin Erabilera Turistikoko Etxebizitzak arautzen dituzte Euskadiko Turismo Legeak eta bere garapen dekretuak. Pisu turistikoak araudi horren arabera inskribatu behar dira, informazioaren kontrola eta kontsumitzaileen babesa administrazio autonomikoari dagokio, eta horrek, egiten ari den bezala, operadore turistikoak zigor ditzake publizitate engainagarria egiteagatik edo informazio-betebeharra ez betetzeagatik". Laburbilduz, aurrera eginez gero, beharrezkoa izango da "eskumenen esparrua kontu handiagoz idaztea", adierazi du bozeramaile jeltzaleak.
Era berean gaineratu du Euskal Taldeak proposamen hori interpretatzen duela “2023ko Etxebizitza Legea zuzentzeko emendakin gisa”. Kongresuan onartu zenean, alderdi jeltzaleak ohartarazi zuen "aldi baterako alokairua eta pisu turistikoak, bereziki, aplikaziotik ihes egin nahi zuten jabeei horretarako aukera ematen zieten puntuak" zirela. Gaur eztabaidatutako testu horrek dakar "2023ko Etxebizitza Legea onartzeak ekarri zuen albo-kaltea aitortzea", adierazi du.
Kritikak gorabehera, Sagastizabalek esan du lizentziarik izan gabe ( horrek esan nahi du legez kanpo daudela) pisu turistikoen iragarkiak egiten dituztenen betebeharrak argitzea onuragarria izan daitekeela. Horregatik babestu du “plataformen kontrola areagotzeko proposamena”.
Nabarmenak...
Kongresua
2025/10/08
Kongresua
2025/09/23
Kongresua
2025/09/17
Kongresua
2025/09/16
Enkarterri
2025/09/15
Berri ikusiagoak...
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/07/08
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/10/16