Prentsa Aretoa
2025/10/08
Osasun sistemak “malgutasuna" behar duela esan dio Maribel Vaquerok Sánchezi, Espainiako Gobernuak "erreakzionatzen ez duela" aurpegiratuz
Euskal Taldearen bozeramaileak Gobernuko presidenteari exijitu dio Eusko Jaurlaritzak Euskadin osasuna hobetzeko egin dizkion proposamen zehatzei erantzuteko

"Lehenagotik datorren kontua da hau, presidente, eta Eusko Jaurlaritzako sailburua aldebiko bileretara eta lurralde arteko bileretara joan da, betiere osasun-sistemaren beharrak arintzeko proposamenekin. Eta proposamen zehatzak aurkezten direnean, zure gobernuak ez du erantzunik ematen. Eta, ematen dituenetan, argudio sinesgarririk gabeko proposamen guztiak errefusatzeko izan ohi da", aurpegiratu dio Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramaileak gaur, asteazkenarekin, Kongresuko kontrol saioan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.
Hala, Eusko Jaurlaritzak osasun arloan egin dituen proposamenei erantzuteko eskatu dio Vaquerok Sanchezi. Erantzunik ez jasotzeak eragin du azken asteetan Eusko Jaurlaritzako sailburuak uko egin izana lurralde arteko osasun kontseilu gehiagotan parte hartzeari.
"Osasun sistemak malgutasuna behar du, osasun-berme guztiak, jakina, baina baita arintasuna ere, ez baitute halakorik. Horrela baino ezin izango diegu erantzun gero eta zahartuago dauden eta, beraz, lehen mailako arretako profesionalak behar dituzten herritarrei, hurbiltasunez artatu behar dituztenei. Bai eta osasun mentaleko arazoak dituzten eta mediku espezializatuak falta zaizkigun gero eta gazte gehiagori", esan dio Vaquerok presidenteari, osasun sistema hobetzeko sailetik ministerioari helarazi zaizkion proposamen zehatz guztiak gogorarazi ondoren.
"Ez dugu eskatzen Estatuari ez dagokion ezer kudeatzea, eta ez diogu eskatzen Eusko Jaurlaritzari dagokion ezer, jakitun baikara bakoitzak ahal duena egin behar duela bere hiritargoari osasun-zerbitzu onena emateko", argitu du bozeramaile jeltzaleak. "Ez dugu eztabaida alderdikoietan eta aurkaria desgastatzeko sartu nahi. Jakin badakizu hori ez dela gure estiloa", gaineratu du.
Medikuei buruzko neurri espezifikoekin batera, Vaquerok gogorarazi du beharrezkoa dela "kohesioaren finantzaketarako sistemaren zenbatespen-irizpideak berrikustea, ez baita ulergarria Estatuko biztanleriaren % 5 eskas, Euskadik ordezkatzen duena, bere Autonomia Erkidegotik kanpo artatzen den gastu medikoaren % 50 baino gehiago bere gain hartzea".
"Hitz onak bai, baina zeozer egin behar denean, ezertxo ere ez”, kritikatu dio Sanchezi, "Osasun Ministerioaren jarrera aldatzea" espero duela esan aurretik.
Nabarmenak...
Kongresua
2025/10/07
Kongresua
2025/09/23
Kongresua
2025/09/17
Kongresua
2025/09/16
Enkarterri
2025/09/15
Berri ikusiagoak...
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/07/08
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/10/16