Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2006/09/21


GAI INTERESGARRIRIK ETA PLENORIK GABEKO ASTE ARRAROA DUGU HAU.

11-M-ren inguruan, PPk egindako (Acebes, Astarloa eta Zaplanaren eskutik besteak beste) saiakera, konspirazioaren paranoia zela eta, atzera botatzea izan daiteke aste honetako gauzarik aipagarriena.


Asteazkenero legez, gobernuari kontrola egiteko saio parlamentarioa dugu, zeinaren aipagarrien lez jo daitezkeen gaiak, E-ON Endesaren gaineko OPA (PPk bideratuko dituen galdera sorta medio); bestalde, gure bozeramailea den Josu Erkoreka jaunak, euskal arrantzaleek duten arazoaren inguruan Somaliako eta nazioarteko uretan arrantza egiteko orduan, ur horietan mugitzen diren piratak direla eta. Era horretan, Zapatero jaunak erantzun irmoa eman beharko du gai honen inguruan.

Komisioei dagokionez, menpekotasunaren legearekin gora eta behera dabil jotake, Emilo Olabarria, Andaluziako Autonomia Estatutuari aurkeztutako emendakinen defentsa sutsua (Partido Andalucista-k eskatuta) Aitor Estebanek egiten duen bitartean.

Hilabete bat baino gutxiago gelditzen da aurrekontuen inguruan osoko eztabaidarako, negoziaketak presidente ordearekin, Solbes jaunarekin, alegia, ez dira amaitu oraindik, Josu Erkorekak eta biok sukaldeko lan handia baitugu egiteke, beti ere seriotasunez, kontu handiz eta nolabaiteko itxaropenaz jokatuz.

Euskadirentzako akordio ona lortu behar baitugu.

Ostiralean, Eusko Jaurlaritzan egongo gara gure Lehendakaria den Juan Jose Ibarretxeri behar bezalako babesa emateko politika orokorraren inguruko eztabaidan; era berean, gure ekimen politikorako klabeak emango dizkigularik.

Eta astea amaitzeko, jai ezin hobea dugu Forondan, alderdi eguna dela eta; alderdikide eta alderdiaren liderrekin batera, hasi berri den kurtso politikorako indarrak berritzeko.

EGILEA


Pedro Azpiazu

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea