Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2006/09/29


Ez daki/ez du erantzuten, edo ezer ez.

Astelehenean, arratsaldeko seietan, Bilbon Madriderako abioia hartu nuenean, argi nuen:asteartean RTVE.ri buruzko ,ERC-n mozioa eztabaidatzean, geure babesa emango geniola, eta horrekin batera, RTVE-k Euskadin euskararen erabilera eta garapenari erantzuna emateaz dugun itxaropen eza agertu behar nuen .




Nire arrazonamendua hurrengoa zen: Estatuak, RTVE barne, inoiz ez dut eleaniztasunean sinestu, ezta elekulturalismoan. Konstituzioak bere hitzaurrean esaten duena esaten duela, edota Galizia, Katalunia edo Euskadiko estatutuek esaten dutena esaten dutela.Eta noski, Autonomi Erkidegoetan egindako legeek, euskara, galego edo katalanari buruz esaten dutena esaten dutela.Agintean bata egon edo bestea,herenegun UCD, atzo PP, eta orain PSOE, honen inguruan ez dira asmo serioak honetaz ezagutzen.

“Telebista egunotara heldu da pezeta biloi zorrekin eta bidean, guztiok, (euskaldunok barne) hainbat milioi dirulaguntzetan jasotzen. Baina euskararen sustapenean, garapenenean eta erabileran inbertitu duena hutsa izan da” adierazi nuen hemizikloan, mozioaren eztabaidaren zehar.Eta gaineratu nuen : “ eta duen oztopoekin era berean jarraitukodu”.

Aitortu beharra dago katalanen historia gai honetan geurea baino hobea izan dela.Kongresuan izandako eztabaida berriro ere argi utzi zuen.Haiek badute zertaz hitz egin, badute zer aipatu, guk aldiz deus.

Eztabaida aurreko asteartean izan zen, eta bertan entzundakoa eta gero, eskerrak euskara garatu eta bultzatzeko RTVE-ren atzetik ibili ez garela.Ez RTVE-ren atzetik ezta Estadua deitzen duten horren atzetik.Gertatu izan dena, seguru asko gertatzen jarraituko duelako eta, eleaniztasunarekin edota RTV-rekin bat egiten duten uste baino, sustrai sendoagoak ditu, “ele” kutsua duen ezer, jai du, eta haien beharra baldin badugu behintzat. Alde batetik, PSOEren “akats” terminologikoa Estatua nazioanitza bezala definitzeko momentuan; atzerrian dauden espainolen estatutua eztabaidatzen zen batzarrean eman zen. Eztabidan egindakoaz konturatu ahala, Diego Lopez Garridok (PSOE) Senatuan akatsa zuzentzeko borondatea aurkeztu zuen, beti ere inolako lotsarik gabe eta inolako zalantzarik gabe. Estatu-aniztasunaren kontua, bai PP zein PSOErentzat, onargaitza den “fetiche”a besterik ez da.

Bestalde, astean bertan, ostegunean alegia, Eraikuntzan ematen diren Azpikontratazioak arautzeko legearen tramite osoa (senatutik bueltatutakoa) amaitutzat ematen zen; eta eztabaidan esandakoari so eginez, inora ez gaituen eramango lege baten aurrean gaude. Nonbaitera eraman behar bagaitu, Espainiako sindikatu eta enpresa handien (CEOE eta UGT eta CCOO) neurrira egindako lege batera izango delarik. Era horretan, Euskadin egun existitzen den errealidade sindikala alde batera utziz eta ondorioz nire salaketa ezinbestekoa zen, estatua nazio-anitza den neurrian sindikatuen esparruan ere anitza dela esateko.

Hala ere, nire salaketei kasurik egin ez, eta sindikatu zein patronal espainolekin adostutako legea aurrera atera zuten, Euskadiko errealitate soziala alde batera utziz betiko moduan.

Era horretan, esanahi hutseko terminoa da aniztasuna esparru guztietan, zein itsura bat emateko besterik ez duen balio.

Asteak gauza anitz eta asko eman ditu, bai ikasteko zein ikusteko ere. Eta egunez egun ikasteko egitekoan, aste honi dagokion ikasgairik garrantzitsuena hurrengoa da: Espainiako Gorteak hizkuntza, kultura, sindikatu… esparruekiko aniztasunaz ez du ezer ere ez esaten, ezer ere ez baitaki. Ezer ere ez.

EGILEA


Jose Ramon Beloki

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea