Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2006/10/05


Euskadin gureak diren eskuduntzetan, Estatuaren Adimistrazioaren neurri handitasuna kezkagarria.

Aste hau berezia izan da, geure erakunde publiko, autonomi eta forukoen inguruko eskuduntzaz izan direlako eztabaida ugari.Eztabaida hauek sarri, lan harremanen autonomi esparruaren arazoa jo dute.




Lan harremanen autonomi esparruaren inguruan, eta lan harremanak eta industria arazoak, guk ditugun berezitasun sindikal eta patroidunen barne gera daitezen ahalegina kontuan hartuz, lan heziketa jarraia eta Hobetuz-ekin zerikusia duen ekimena eztabaidatu dugu, besteak beste aste honetan.Geure kezka larria izan Begoña Lasagabasterrek (EA) aurkeztutako ekimenak, jarraiko lan heziketa langile eta enpresa gizonei kobratuko litzaiekenarekin Hobetuz- finantziatzea jarraitzen zuen, eta ekimen honek eskatzen zuena, guk, politika eztabaida orokorrean aurkeztutako 56 zenbakidun ebazpenean eskatzen genuena da, gauza bera, eta geure ebazpena, alderdi guztiek, PP, izan ezik onartu zuten.Aldiz, ekimen hau bozkatzerako orduan PP eta PSOE-k indarrak batu, eta kontrako botoa eman diote Begoña Lasagabasterren ekimenari. Honen ondorio larria, geurea zen 56. ebazpena kolokan jartzea izan da.

Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrak sortarazten duen eztabaida kezkagarria ahantzi gabe, Menpekotasunaren inguruko Legearen eztabaida dugu eztabaidagai aste honetan. Gizarte Laguntzaren esparruan, Euskal autogobernuari (zein bestelako autonomi erkidegoei) egin dakiokeen erasorik handienaren aurrean gaudela esan dezakegu lege honetaz hitz egiterakoan. Aldez aurretik euskal lurraldeetako Aldundien eskutik menpekotasuna egoeran dauden pertsonekiko laguntzen esparruan, bideratu diren ekintza progresista eta oso ondo garatutakoak, bertan behera uzten ditu egun Administrazio Zentral espainolak eta Diputatuen Kongresuaren eskutik luzatzen den Lege Proiektuak.

Era horretan, “ez gaude prest lege honen aplikazioa eman dadin” esan du diputatu arabarrak, besteak beste, zuzenbide komunitariaren aurka doalako; konkretuki, Amsterdam eta Nizako tratatuen aurka, hots, zuzenbide paranormal bat sortzen du lege berriak, zeinaren artikulatuan herritartasunaren zuzenbide unibertsal terminoa jasotzen den eta are gehiago, EAJk inoiz ere ez duelako onartuko, euskal autogobernuaren aurkako inolako erasorik.

Amaitzeko, gure taldeak kanpotarren inmigrazioaren ildoan, proposamen solidario bat aurkeztu du, beste behin, PP eta PSOEren arteko liskarretarako tramankulu gisa erabiltzetik baztertuz, ez baita edozein motatako arazotxoa baizik eta benetako gizatiar drama bat.

Azkenekoz, Langile Autonomen Estatutuaren inguruan suertatu den arazoa dugu hizpide. Autonomoak, historikoki Segurantza Sozialaren legediaren zigorra jasan duela kontutan hartuta, ulergaitza egiten da, zelan babestu daitekeen, langile autonomo baten eta bere aldetik lan egiten duen langile baten lan eskubideen berdintzea.

EGILEA


Emilio Olabarria

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea