Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2006/10/19


Ikusten ez dena

Ezin uka daiteke, asteko gai nagusia aurrekontuak izan direla. Gehiengo absoluturik gabeko gobernu batentzako froga harria da. Era horretan, aliantzak ezinbestekoak ditu, eta kasu honetan, Kataluniako egoera berezia dela eta katalanen laguntza ezinbestekoa gertatu da behe ganbaran. Bestalde aliantza horiek, ezinbestekoak dira, besteak beste nolabaiteko gobernuaren indarra adierazteko eta era horretan agertzen diren erronka berriei (bake prozesua batik bat) era egokian aurre egin ahal izateko.




Euskal Taldeak, Eusko Jaurlaritzak eta Alderdiak egindako ahalegina eta lanaren adierazle garbia da, Madrilen aurrekontuen inguruan lortutako akordioa, zein oso garrantzitsua den etorkizunerako.

Testuinguru honen barruan, aste honetan niri dagozkidan gaien inguruko azalpen labur bat egingo dut hurrengo lerroetan:

Astelehenean, nire eskakizunari so eginez, Iruin Doktoreak (Osakidetzako psikiatriako asistentziarako zuzendaria) hitzaurrea eskaini zuen, adin txikikoengan drogak eragindako gaitzen inguruan alegia. Eta ez dago soberan, hitzaurre interesgarria eta kalitatezkoa izan zela esatea.

Asteartean, Solbes presidenteordeak plenoari hasiera eman baino lehen, (goizeko 10ak aldera) Eskaera Batzordera joan nintzen, zeinaren bitartez, kongresura ailegatzen diren hiritarren eskaerei irtenbidea ematen diogu konstituziok jasotzen duen eskaera eskubidea medio. Honetaz gain, ondo legoke, nolabaiteko analisi eta argitaratzea izatea. Besteak beste, errepublikar zahar baten eskaera aipatzekoa iruditzen zait, zeinaren bitartez Carrillori helarazi behar diogun, garaiko abeslari baten inguruan. Dudarik gabe, Santiago jaunari eskaera helaraziko diogu.

Aurrekontuak onartu genituen, eta asteazkenean bertan Justizia Batzordeko bai ponentzia zein proiektu ezberdinean lanean jardun nintzen. Lehenengo Elkarte Profesionalen inguruan, zeinean egun errealitate bat den era sozietario bidez profesio kolegiatuen jarduera arautzeko. PP eta PSOEren tira biren gainetik, aurrera atera zen. Bigarren ponentzia, sexu nortasunaren ingurukoa genuen, zeinaren helburua, Erregistro Zibilean sexu nortasunaren aldaketa egiteko eman beharreko baldintzen zehaztea zen, beti ere agertzen den sexu nortasuna eta benetako bat egiten ez dutenean. 

Honen ondoren TVE-ra joan nintzen, larunbata goizean ikusi izango den,adingabekoen legeari buruzko eztabaida saioa grabatzera. Lege honetan, aldaketa ugari eta garrantzitsuak egin ditugu, hasierako aurreproiektuak zituen ikur errepresiboak garbitzeko asmotan.

Guzti honekin batera lagundutako ugalketa tekniken Batzorde Nazionalean gestioak egin nituen, euskal bikote bat laguntzeko asmotan, legeriak, duela gutxi baimentzen dituen teknikak erabili nahi dituzte , gaixo duten alaba osatzeko ( ikertu, entzun, deiak egin, zerbait konpondu nuelako ustean nago) .

Nire diputatu kideek ere antzeko agenda izan dute.Geure zeregina ikusi eta garrantzia duen azpi eta atzetik ere baitdihoa askotan.


EGILEA


Margarita Uria

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea