Agiriak
Kronikak
2006/11/20
Lan asegarria
Askotan galdetzen didate Euskadiko lagun eta ezagunek, ea gure Madrilgo lana asegarria den. Erantzuna, gure gogoen araberakoa da, batzuetan ormigoi gogor eta zurruna baitugu aurrean, eztabaida eta negoziaketen bidez mugiezina dena.Beste batzutan, aldiz ezberdina da, gehiengoak ez direlako osoak, edota Gobernuarentzat, Euskal taldeko botoak jasotzean, beste talde txikietan erreferentzia izatea nahi duelako.
Aste hau ona izan da. Kongresuko plenoan aurrekontuak eztabaidatu dira, eta emaitza ona izan da. Hurrengo asteetan publikoki agertuko diren akordio estrategikoak lortuz gain, inbertsioetan diru sarrera handia lortu dugu (70 miloi €) gehienbat I+D proiektuetan, oraindik estaduaren eskuduntza dena.Guzti hau posible izan da Madrilen kokatua ez dagoen partidua delako gurea.Ziur, PP eta PSOE-ko euskal diputatu askori, haien eskaerak aurrekontuetan agertzea gustatuko litzaiekeela, baina indarrik gabe agertzen dira. Egia da bai, aurrekontua Moncloan erabakitzen dela, eta Palentzia, Granada edo Bizkaiko diputatuen eskaerek, baldin badaude, ez dute inolako baliorik, PSOE –ko agintariek badutelako botoa ziurtatuta eta PP-koek ez dutelako negoziaketarako lekurik , oposizioa baitira.
EAJ-PNV-k, aldiz, zerbait eskatzen duenean, bai azpiegituren arloan, edota Udaletxe, teknologi parke edota elkarteren batentzat, bere zazpi botoek inadar handia dute, balio bidertzailea. Askotan, Palentzia, Teruel edo Cuenca-ko diputatuengan dut jarria nire pentsamendua, botoa ematerakoan, automatak baitira, haien herrialdetarako ezin dutelako politikarik egin , alderdiaren esanetan baitaude.Jakinda nola funtzionatzen duten, ni herrialde horietako hauteslea izango banintz, botoa emateko ia gogorik gabe geratuko nintzateke.
Guk bai dugula aukera gure lurraldea ordezkatzeko, eta merezi duen balioa emateko.Horregatik EAJ ezinbestekoa da Madrilen. Bera gabe, Euskadik, Palentzia, Soria edota Teruelen balio bera izango lukeelako, hau da hutsa.
Bai, ondorioa da gure lana orokorrean gustukoa eta asegarria dela.
Gure Egileak
-
Aitor Esteban