Agiriak
Kronikak
2006/11/27
Madril eta Paris.
Aurreko astean, 3500 zuzenketei, 300 baino gorago bozketak markatu du, bai gure egonaldia Madrilen eta gure atzealdeak. Aurrekontuen inguruan akordioa zegoenez, eta geure proposamenak onartuta zeudenez, Pedro Azpiazuk, batuta lanetan, bozketa zaik horiek erraztu zituen.Egia da, hala ere, zenbait bozketetan, “askatasunez” jokatu genuela. “Errege etxean”, " CGPJ" eta abarretan, susmagarriak diren bozketak egon ziren, honen ondorioz, “made in Bermeo” begirada konplizeak jaso genituen Erkorekak bidalita, eta bat-bateko interesa sortarazi zuten Kongresuko gangako margoek EAJ-ren diputatuengan.
Astelehen gauean, bidaia izan nuen Bilbotik Parisera.Europako Kontseiluan bilera zegoen astearte goizean, “Europar nekazaritzan etorkinen erabilera irregularraz” iharduteko. ALDE-ko (atzerriko taldea, bertan parte hartzen duguna), suizar kideak aurkezten zuen txostena, Dupraz deitzen diogu, trufari, berezia, nekazari eta mahastizain. Aurkeztutako txostena, landuta, zabala eta gogorra, El Ejidon (Andaluzia) ikusitakoa salatzen du.Legez kanpoko langileek bizi duten egoera larria, kontratu falta, esplotazioa eta pilaketa.Nola ekin, orain, hemen.Norena da ardura? Estatuarena;enpresa gizonarena.Eztabaida gogorra izan zen, alditan espainiar-abertzaletasun kutsuaz.Eztabaida ez genuen bukatu eta jarraituko dugu.
Hurrengokoak okertzen joan ziren.Aireporturako bidean, ordu betez geldiarazi ninduten, polizia eta greban zeuden suhiltzaileen arteko istiluek. Iberia hegazkinean, matxura, Orly-n bi ordu geldi.Heltzerakoan, Madrilen, auto–ilara itzela.Laburtuz, Trocadero (Paris)-Madril (Kongresua) zortzi ordu. Bide batez, Tolosako kultura-gastronomia ekitaldi baten aurkezpena galdu nuen, idi –txuleta barne. Emilio Olabarriak poztasun aurpegia jartzen zuen bazkariaz hitz egitean.Eskerrak PP-k uraren politika eta leku aldaketa aurkeztutako ekimenean geure jarrera defendatzeko garaiz heldu nintzela.Berezia da, ura eman behar duten Autonomi Erkidegoek iritzi bera dutela, PP zein PSOE-k.Eta jaso behar dutenek, bai PP eta PSOE ere. Ados jartzen dira.Baietz, lekua aldaketaren beharra dagoela.Guk eta CIU-koek abstentzioa bozkatu genuen, haien artean duten itzal eta irain borroketatik kanpo geratuz.
Gainerako astea, bilerak, deiak eta Defentsa Ministeritzakoekin gestioetan. Indiako Ozeanoan, euskal eta galego atunketari itsasontzien segurtasuna indartzeko asmoz. Gero eta eraso gehiago jasaten ari dira, XXI mendeko piratengatik.Bai, ondo esan dut, mendeko piratek erasotzen dituzte, bai karga eta arrantza-ontziak itsas zabalean.Diego García irla inguruetan, OTAN-ekin batera maniobretan daude itsasontziak.
Aste honetako astelehenean bazkaria dugu, Inguru Giroko Ministroak eta Estatu idazkariak gonbidatuta, kostaldetako gai bat jorratzeko.Ikusteke dago.Zumaiko alkate andreak, Santiagoko hondartza zerbitzuekin hornitzeko egitasmo polita du, eta egitasmoa martxan jarri aurretik, Ministeritzaren trabak jasoko ez dituela jakin nahi du. Egia da, aurrekoetan, azpi zuzendaria garaiz arduratu dela, eta oraingoan ere, horrela izan dadin espero dugu.Ea hurrengo urteko aurrekontuetan, diru laguntza lortzen dugun.
Madril eta Paris.Nekazaritza.Inguru giroa eta Defentsa.Beste batean, gehiago eta hobeto.
Gure Egileak
-
Aitor Esteban