Agiriak
Kronikak
2006/11/30
Kongresu barru eta kanpoan.
Kongresu barru eta kanpoan lan handiko astea. Aste guztiak bezala. Aurreko hau, zertxobait gehiago. Kronika honetan azaltzen saiatuko naizenez. Astearte gauean, afaltzera, Madrilgo hotel batean bildu ginen, CIU,BNG eta EAJ-ko senadore, diputatu, afiliatu eta jarraitzaileak, askotan egiten dugun legez. Afariko gai nagusia, irakurleak imajinatzen duena, kataluniako politika, zaila eta gaur egun oraindik korapilatsua. CIU-ko Jordi Vilajoana izan zen gai honetan sakon eta argi ihardun zena.
Asteazkenean, Madrilen bertan “Una reflexión necesaria” bere liburuaren aurkezpenean, gai bera, kataluniako politika, jorratu zuen, Jordi Pujolek. Hiztun eta komunikatzaile abilaren ezaugarriekin hausnarketa eta balorazioan eman zizkigun. Mahai gainean, makina bat mezu utzi zuen liburua irakurri aurretik. Liburua irakurriko dugu, eta gomendatu ere.
Euskal politikak baita, bake prozesuaren gaiak zehazki, lekua izan du berriro ere Madrilen. EAJ-ren EBB-ko lehendakaria, Josu Jon Imaz izan da, Madrileko politikan hain modan dauden gosari horietako batera joan dena. Baita, arrazoi beraz, bezperako afarira, askoz ere estuagoa.Mezu argia agertu zuen: gobernuarekin leial jarraitzeko, bakearen alde apustua egiten, nahiz eta dauden zailtasunak bi izan: ETA-ren babes politikoa eta PP-k bake prozesuaren alde duen kontrako jarrera. Biei laguntza handiagoa eskatuz. Arraroa baldin bada ere, PSOE-ko inor ez zen aretoan egon.
Asko izan dira oraingoan ere, atenditu beharreko ekimenak. Baina guztien artean hiru gai nagusi: “Fomento” Ministro aurkeztutako galdera, Europako hegomendebaldeko abiadura handiko trenbideak, UIC zabalera izan dezan, erantzunak asegabe utzita, hurrengo astean mozioan aurkeztuko dugu.
Bigarren gaia: LOU, Unibertsitatearen lege organikoa. Aitor Esteban ez dago batere konforme PSOE-koengatik jasotako tratua dela eta (eta bere bi laguntzaileengatik, gero eta lotuago daudenak, IU-ICV,eta ERC).
Hirugarren gaia, menpekotasun legea, menpekotasun legea, menpekoak eta bere familiak zaintzen dituena. Emilio Olabarria izan da gure jarrera defendatu duena, ez dago pozik .Haserre alegia (eta berarekin bat guztiak). Arrazoi osoz. Irakur ezazue Emiliok tribunatik esandako hitzak, eta guztiok, entzun genuena, Zapatero ere barne. “Lege hau guztiz konstituzioaren kontrakoa da, eta honek historian zehar aurrekaria badu, aurrekari iluna, erregimen frankista: ez era osoan, baina bai zatikakoa, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeentzat kontzertu ekonomiko indargabetu zuen erregimen frankistak, traidore zirtenaren aitzakia hartuta.
Horiek horrela, Zapaterok, kasurik ez.Eta PSOE-koek (euskaldunak barne), Esquerrak eta ICV (Llamazares-ek ez), lapurketa honen alde bozkatu zuten.
Argi geratzen da, nahiz eta oinarrizkoetan bakarrik arretan jarri, askorako eman duela.
Gure Egileak
-
Aitor Esteban