Agiriak
Kronikak
2006/12/15
Del Burgo edo Mayor Oreja bis.
Urte bukaera, gure artean, mundu bukaera izango balitz bezala izaten dela iruditzen zait. Lantegietan, herri administrazioetan eta hezkuntza zentroetan, azken asteak, presa - larritasun kutsua izaten dute, non guztiek, esku artean dutena, luza ezinak diren epeetan bukatu beharra dute. Lana pilatu egiten da, denbora eskasa da, eta urduritasuna agerian geratzen da. Badirudi urtea bukatuta egiten ez dena, egin ezina bihurtuko dela.
Honetan, parlamentua ez da salbuespena. Eta aste hau, legealdia bukatu aurrekoa, aste korapilatsuaren eredu argia izan da. Asko izan dira, Diputatuen Kongresuan jorratu beharreko gai eta eztabaidak. Baina, guztien artean bat nagusitzen denaren susmoa dut. Jaime Ignacio del Burgok erakutsi duen arduragabetasunaz ari naiz, bere erruz, eztabaidatu eta bozkatu gabe geratuko da bere ekimen bat, non Nafarroa, euskal jeltzaletasunaren hatzapar basatiengandik askatu beharraz arduratzen zen. Nafarren deabrua.
Aurreko astean, Del Burgok Gobernuari, Nafarroa jeltzaleei saltzeko asmoa zuen galdetzen zion. Bere gaia, ez zen berria. Prentsa kontserbadoreak aurreko egunetan, PSOE-k estatuaren ordaina jartzen zuenaren piztutako alarmen jarraipena zen. Bestetik, ezaguna da Del Burgok, abertzaleen kontrako duen obsesioa. Bere ustez, abertzale pentsakera duten nafarrek, bigarren mailako biztanleak dira ( eta horrela izaten jarraitu behar du) ; hau da, zergak ordaindu eta legeak betetzeko derrigortasuna dute, baina gobernatzeko indar gabe daude. Nafarroa abertzaleei ematen da agerian geratzen dena, Jaime Ignaciok erakusten duena. Badirudi nafarrek, hark duen moduan, ez dutela eskubidea hauteskundeetan parte hartzeko eta aurkezteko, eta gobernua eratzeko .
Gobernuari PPk gaineratzen dizkion argumentu gehienak bake prozesuaren gestioa dela eta, errepikatu zituen Del Burgok bere agerraldian. Amaitzeko, diputatu popularrak bere kezkak adierazi zituen, Gobernu Foralean eman daitekeen aldaketarekin, zeinaren ondorio zuzena, orain arte okupatu dituen jarlekuak galtzeko izanen delarik. Aipatzekoa da, egindako adierazpen hori azken momentuan egitea, hasieratik egin izan balu, ulergarria izango litzateke popularraren interpelazioaren zentzua, azken finean hori baita benetako kezka suposatzen dion gauza bakarra.
Baina benetan harritzeko izan zena, horrelako interpelazio bat egin eta gero ganbarako presidenteak hiru bider deitu zion interpelazio beraren defentsa egin zezan eta Del Burgo ez zegoela izan zen. Ondorioz mozioa bertan behera gelditu zen, Nafarroako defendatzailearen eskutik alegia, harritzekoa benetan.
Horrelako gertaerak, burura ekarri zigun urteak atzera bere alderdikidea zen Mayor Orejak egindakoa Eusko Jaurlaritzan aurrekontuak onartzeko momentuan. Orejak era sutsuan agertu zen onartuak izan ziren aurrekontu proiektuaren kontra, baina bozkatzeko momentuan kale egin eta ez zen agertu. Hori da marka!
Gure Egileak
-
Aitor Esteban