Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2006/12/22


Azken astea.

Urteko azken pleno astea, aurreko asteak bezala, luzea eta mugitua izan da. Lehenik eta behin, Gobernuak, urtea bukatu aurretik ekimen eta egitasmo kopuru handia aprobatuta geratzea nahi duelako, eta logikoa denez, haien artean 2007-ko aurrekontuak.




Gure talde parlamentarioak, baiezkoa eman die aurrekontuei, alderdi sozialistarekin lortutako akordioa dela medio, eta horri esker Euskadiko I+D+I-n 50 miloi € diru sarrera izango du, eta 30 miloi tokian tokiko inbertsioetan ).Horretaz gain , Nafarroako lau ikastolentzat 800.000 € lortu ditugu.

Akordioak ez ditu gure nahiak asetzen (Euskadirako diru sarrera eta estatutuaren garapen handiagoa nahi dugulako), baina Euskadiko ekonomia eta onurarako positibotzat jotzen dugu. Eta horrela uste dugu euskal taldekoek.

Bigarrenez, asteazken gauean (euskal taldeko diputatu eta langileak), Casa de Campo-n dagoen Currito jatetxean bildu ginelako (ETB, Radio Euskadi- Euskadi Irratia eta Deia). Afaria atsegina izan zen, eta horrelakoak sarritasun handiagoz errepikatu beharko genituzke (garrantzitsua da elkar ezagutzea eta Kongresuko igarabideetatik kanpo hitz egitea).

Hurrengo eguna, okerragoa izan zen, euskal taldeko bi langilek, jan zuten zerbaiten eraginaz, gaixorik zeudelako, baina nahiz eta ulertezina izan, hurrengo egunean, lanean zeuden. Curritok gure betoa izango du.

Parlamentuko bitxikeria, ostegunean etorri zen. CIU-ren bozeramaleak, Duran i Lleidak, bere eserlekua utzita, Ministro batzuekin hitz egitera joan zen, eta bukatzean, gutun azal bana eman zien, Fernandez de la Vega eta Zapaterori, popularren txistu eta oihuen artean. Bere paseotxoa jarraitu zuen Duran i Lleidak, Kongresuko presidentearengana (Marinengana) hurbilduz, baina honek ez zuen umore onez jaso bisita, ez zuelako ondo ikusten, bozketa luze eta astunetan moztu izatea. Kataluniako eta Espainiako politikari xelebrea.

Honekin batera, berdintasun legearen irizpena onartu zen. Oraindik geratzen zaio bidea guztiz onartu arte. Nahiz eta euskaldunok dugunarena baino ahulagoa izan, laster espainolek berdin tasun legea izango dugu. 
Pleno asteak etorri arte:ZORIONAK ETA URTE BERRI ON.

EGILEA


Pedro Azpiazu

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea