Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2007/02/26


Lan handiko astearen apunteak.

Badirudi legealdi honetan guztiak horrela izango direla.Legealdi urte bat geratzen da, hauteskundeak hurbil daudela, eta itzelezko giro tentsioaz.




Asteartean, PP bakarrik utzi zuen EHAK legez kanpo uzteko eskaera ondoren, IU-ICV –ren mozioen eztabaidan parte hartu behar izan nuen.Alderdi honek, berriro ere, eutanasiaren gaia ekarri zigun.Kontuz tratatu beharreko gaia izanda, gizarte guztietan eta gurean ere, gure taldean boto askatasuna egon zen, baina hala ere, gauza batek izorratu ninduen, beti, kasu zehatz eta pertsonalen itzalean agertzen dela gai hau, eta ez lasai aztertu eta eztabaidatu behar den zerbaiten moduan. Denbora da(VI. Legealdia) Senatuan azterketa komisioa egon zenetik, gai honen inguruan. Azken urteotan, aldaketak egon dira, zainketa paliatiboetan egon diren medikuntza aurrerapenak asko hobetu baitira. Ez ditugu saihesten kode penalean egon daitezkeen aldaketak, hori bai, eutanasia indibidualaren itzalean dauden aldeko jarrerak aztertzen.

Azkenean azterketa batzordea ez da egongo, ez PP-k ez talde sozialistak ez zutelako horrela nahi izan.

“Instituzio demokratikoen defentsan eta Justiziaren independentziaren alde “ titulu ponposodunaren menpean , bidegabekeriaz botatako gehiegikeriak, eta zentzugabekoak diren laburpenakboat zituen Alderdi Popularrak interpelazio sinplistan. Hizlariak, bere argudioa “Génova argudioa “-ren barne dauden hiru esaldietan oinarritu zuen bere eztabaida, eta bitartean, PP-koen eserlekuetatik Auzitegi Konstituzionaleko presidentearen aurkako oihuak entzuten ziren, ( horrela agertzen da ere, sesio aktan), are gehiago, hooliganen erara. Alderdi popularraren mozioa ez zen izan askoz zorrotzagoa, eta harritzekoa da, hainbeste lantzen duten gai hau defendatzekoan, haien gizon nagusiak ez erabiltzea.

Betidanik existitu izan da Auzitegien erabilera politikoa, baian alderdi popularraren praktikak, doktoretza tesia, luzea eta zabala egiteko ematen dute.Berriro ere, besteen aurrean, bakarrik geratu ziren.

Ikusle moduan, itzelezko gozamena izan zen Justizi Ministro berria ikustea, PP-koen zortzi galderei erantzuten, honen ondorioz, interesaz itxaroten dut, aurki batzordean bere lehenengo agerraldia.

Izen buruan aipatutakoa, garai biziak datoz.

EGILEA


Margarita Uria

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea