Agiriak
Kronikak
2007/03/16
Politikoki aste gogorra.
Aste hau kongresuan lanez betea egon da, ez dira soilik hamaika ekimen eztabaidatu eta bozkatu Plenoan, horretaz gain, zenbait Ministroen agerraldia izan dugu batzordeetan, Barne Ministroa, Justizi Ministroa eta Lan Ministroa.
Guztien artean, nabarmentzeko, Barne Ministroaren agerraldia dago, De Juana Chaosen kasua dela eta.Gai honekin bi jarrera guztiz urrunduak ikusi ditugu. Batetik, PP-rena, ikusita 11-M -ren argudioa bukatua dagoela, Euskadi begira jarri da, hauteskundetan emaitza onak lortzeko asmoz.
Bestetik , beste talde parlamentario guztiek, hain arazo larriak izan duen erantzuna, arrazoitutzat eta lege barrukotzat jaso dute, kontuan izanda, kartzela legeei dagokiela, presoaren bizitza babestu eta zaintzea. Ezberdindu beharra dago, gartzelatik kanpo atera eta kartzela zigorra gutxiagotzearen artean, azken hau dela jaso duena, presoaren heriotza ekiditeko, eta bake prozesuaren etsaien ikur bilakatzea ere, ekiditu duela.
Honetaz aparte, poztasuna erakusten dugu, gure taldeak aurkeztutako ekimena aurrera atera delako. Ekimen honen bidez, ibilgailuen araudi orokorrean aldaketak egitea lortu dugu. Lortutako aldaketen artean, ibilgailu berezien altuera, 4.00 metrotatik 4.20 metrotara luzatzea dago, nahiz eta euskal taldearen nahia 4.50 metrotarainoko luzera lortzea zen.Ekimen honekin, euskal taldeak, beste lorpen bat izan du, banaezina den merkantzia garraioan, unitate bat baino gehiagoren garraioa bideratzea, beti ere, garraioaren neurrietan eta pisuan aldaketa handirik ez badu suposatzen. Gure ustez, aprobatutako neurriek, gure errepideetan ibilgailu pisutxuen kopurua, eta horren ondorioz, kutsadura neurriak jaistea lortuko dute, Kioto protokoloa betetzea lortuz.
Azkenik, aipatzeko ere, Lan Ministroaren agerraldia izan dugu aste honetan, eta berarekin, Menpekotasun legean eta lan istripuen murriztapenean dugun pentsaera ezberdina agerian geratu da.
Gure Egileak
-
Aitor Esteban