Agiriak
Kronikak
2007/03/29
Argi dago?
Euskal Kontzertu Ekonomikaren arloan, hilabetetan lanean eta eztabaidan aritu ondoren, eta aurre akordioa izan eta gero, orain aste batzuk, PSOE-k egindako ez akordiorako itzulia, ez zitzaigun batere gustatu, gaurkoan ere ez zaigu batere gustatzen eta gerokoan ere ez zaigu gustatuko.
Taldearen bozeramaleak, Josu Erkorekak, argi eta garbi utzi zion Rodriguez Zapatero presidenteari, Gobernuari egiten zaion kontrol saioan, “Kontzertu Ekonomikoaren blindajea, zeure sinesgarritasunaren neurtzaile bihurtzeko prest gaude”, “ gai forala, ez da niretzat bitxikeria xumea, bigarren mailakoa, lehen mailako beharra eta eskaera da”.
Entzun zuena espero ez zuenaren zirrara izan nuen. Besterik gabe, orrialdea pasa, garrantzi gabeko gaia balitz bezala. “ Garaia ezta lekua ez dela uste izan dugu” esan zuen hasieran, Erkorekak azaldu zuen indarragatik zertxobait harrituta geratu aurretik.
Laburbilduz: Axularrek, “Gero” liburuan, hain irainduta utzi zuen jarrera, ezarri zuen Zapaterok.Sarako erretoreak, badira urteak, edozein arlotan irtenbidea bilatzeko, hori dela biderik txarrenaz ohartu gintuen. Josu Erkorekak, xuberotar idazlea aipatu gabe, Zapatero bere errakuntzaz ohartu zuen.
PP-k eta PSOE-k ez duten geroko uzten, ezta beste una baterako, Erkidegoek erreferendunetarako deialdia luzatezko duten ahalmena da. ERC-koen ekimenaren bidez, gai honek ireki zuen, aste honetako plenoaren egunerokoa. Ez zen gai berria. Horrela gogoratu zuten zenbait partaidek, aurrekoan, Kataluniako legebiltzarrak proposatuta 2006-ko Otsailean eztabaidatu zen. PP-k eta PSOE-k, ia zentzu berean eman zuten erantzuna, oraingoan, Aymerich eta Jauregik (katalana bata, euskaldun abestea) izan ziren gai honetan bozeramaleak.
Alde batera utzita, parte hartzaileek emandako arrazonamendu juridikoak, arlo politikoan, gai honetan, gure bozeramalea izan zen Aitor Estebanen hitzak gogoratuko ditut: “Ez dugu zalantzarik izango legislazioa aldatzeko, baina ez dugu ere zalantzarik gure herriari ahotsa ematerakoan, nahiz eta, “ad hoc”, legislazioa egon edo ez.Guretzat, politika adierazpena izango baita. Beraz, bai herri arloan, edota Erkidego arloan izan, bai herri baten herri sentipena adierazteko, euskal herria eredu, legislazioa egon edo ez, ez dugu zalantzarik izango , herri deialdia zabaltzeko”. Argi dago?
Gure Egileak
-
Aitor Esteban