Agiriak
Kronikak
2007/04/19
Trebiño eta Senyera.
PP eta PSOE-k ohituta gaituen estatutu erreformen uholdera heldu da orain Gaztela eta Leonekoa. Estatutu hau ez da soilik beste bat edota hurrengoa Euskal Taldearentzat, bertan jokoan dagoelako Trebiñoren estatusa. Aurkeztutako testuak, barneratze prozesua oztopatzen jarraitzen du, honen ondorioz, Gernikako Estatutuaren 8. artikulua lastozko sua bihurtzen da.Euskal Taldeak zuzenketak egingo dizkio aurkeztutako estatutuari , Trebiñoko herritarren ahotsa eta eskaerak entzunda izateko.
Nahikoa daramagu entzuten Nafarroaren statusa nafarren borondatearen ondorioa izan behar dela, eta sinesgaitza, arrazoi eta pentsakera bera ez balio izana Trebiñuko herritarrekin, Euskadin barneratzeko erreferendum bat egiteko orduan. Ezin da iritzi publikoa nahastu. Ez da euskal jeltzaletasuna erreferenduma eskatzen duena, baizik eta Trebiñoko biztanle eta udalak.
Falta zena. Ez dugu berriro entzun behar demokrazian eta ordenamendu juridikoan guztia posible dela. Hau lege iruzurra. Egiten dutena lege aldetik eztabaidagarria izan daiteke, baina ez da ez etikoa ezta legezkoa. Behintzat Trebiño Burgos-i lotuta dirauen bitartean, egin behar duten trebiñotarren eskubideak babestea da, era guztietako eskubideak, eta horien barnean, eskubide linguistikoak. Trebiño eta Argantzun-eko udalek PP-ko botoekin, Gaztelako Junta –ri euskara eskola publikoan ezartzeko eskatu diotelako. Orain arte entzungorrarenak egin dira. Orain Euskal Taldeak, eskaera hauek bereganatu ditu eta zuzenketak ezarriko dizkio estatutuari.
Egun hauetan ere, argi geratu da Kataluniako pentsakera, euskaldunatik nahiko urrunduta dagoela. ERC-k Gobernuari, goardia zibil, armada eta poliziaren eraikinetan senyera ez agertzea leporatu dio, nahiz eta Katalunikao estatutu berriak horrela agindu. Geuri ez litzaiguke batere gustatuko ikurriña horrelako kokapenetan jarrita ikustea. Bakoitza bere etxean. Baina hau da, estatu pluralak dakarrenak eskaera bereziak. Berezia eta harrigarria ere izan zen, Sevilla Ministroak Tarda-ri emandako erantzuna. Bere aburuz, legeak agintzen du bakarrik espainiako bandera hor ezartzea. Badirudi Estatut-a ez dela lege organikoa, gorteetan aprobatu dena. PSOE-k Estatut-a zelan ulertzen dutenaren deskribapen grafikoa.
Ideiarik ez Auzitegi Konstituzionalak zer esango duen Estatut-ari ezarritako Konstituzioaren kontrako errekurtsoaz, baina zalantzarik ez aprobatu zeneko hurrengo egunetik egin zuten bezala, zulatzen jarraituko dutela (Menpekotasun legea adibidez).
Azkeneko ohartxo bat. Euskal ezker erradikaleko kideek jakingo balute,haien burukideak inguruetatik zer – nolako eskaera eta trikimailu egiten ari diren, hitzaldi porrokatua akabo. Gero, entzun behar EAJ-koak Madrilera salduta gaudela.
Gure Egileak
-
Aitor Esteban