Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2007/04/27


Krisialdia atarian dago.

Ostegun goizean, diputatuek, Pascual Maragallek, Italiako egunkaria batean egindako adierazpenekin gosaldu genuen. Konstituzioa berritu gabe, Estatutua aurrera atera, errakuntza izan dela adierazi zuen. Adierazpen horiek, Estatutua Konstituzioaren kontra doala pentsatu zuten askok. Rajoy-k berak zoriondu zuen, publikoki onartzeagatik, PP-k aspaldi salatzen zuena, nahi zeta berandu adierazi.




Nik neuk uste dut, Ex-presidentearen hausnarketa urrunago zihoala. Katalanen gehiengoaren borondatea, Konstituzioaren esparruan ez dela sartzen esan nahi zuen, eta honen ondorioz, Kataluniak ez duela erosotasuna aurkituko, “Karta Magna” aldatzen ez baldin bada. Argi eta garbi.

Goiz horretan ere, Artur Mas-ek, “Foro Nueva Economía” aurrean hitzaldia eman zuen Ritz hotelean. Susmatu genuenez, kazetariek, Maragall-en adierazpenengatik galdetu zioten. Mas-ek zuzen erantzun zuen. Ex- presidenteak esandakoarekin ados zegoen, baina lehenago ez adierazi izana leporatu zion. Zergatik ez, erreforma hastea esan? Galdetu zuen, eta honi, bigarren galdera jarraitu zion, PSOE-ko nork emango zion orduan, eta horren ondoren laguntza?

CIU-ko buruak, bere hitzaldian, Estatutuak emandako pausuak gogoratu zituen, eta bere egonezina ere agerian utzi zuen ikusita, hainbeste pausu eta iragazki pasa ondoren – legaltasun informeak, konstituzionaltasun diktamenak, Kongresuan garbiketa , Senatuan berrikustea eta erreferendum-a, , guztiek suposatzen dute, Auzitegi Konstituzionalak, atzera botako duela. Iragarpen hauek, bete ezkero, Krisialdia atarian egongo da. Katalanen gehiengoaren borondatea, Konstituzioan lekurik ez duela agerian utziko lukeelako.

Euskaldunontzat, Maragal-en adierazpenek ekarritako ur nahasiak, Zaplanak Gobernuko presidente ordeari egindako galderari amaiera bikaina ematen zion. Betiko alamena ematen jarraituz, Zaplanak gobernuak zein neuri hartu behar zituen , Ibarretxe-k iragarritako legez kanpoko erreferendum-a oztopatzeko galdetzen zion. Zaplanaren galdera, ustezko faltsuan oinarritzen zen. Lehendakariak ez du legez kanpoko erreferendum-ik iragarri. Euskal autogobernuaren erreformaren kontsulta sustatzeko hitza eman du. Kontsulta hori, erreferendum-a izatea edo ez izan daiteke, legala edo legez kontrakoa.

Baina Zaplana eta bere ingurukoei ez zaie ardura, Ibarretxek egin dezakeen kontsulta legez kontrakoa izan daitekeela – nahiz eta askotan hipotesi honekin kezkatuarenak egin- benetan kezkatzen diena, kontsultaren batek konstituzioa legezkotzat ez jotzea, eta euskaldunen borondatearen gehiengoak , haien esanetan lekurik ez duela agerian uztea da. Honetarako, egia esan, ez da beharrezkoa ez legezko erreferendum-ik. Kataluniako erreferenudm-a guztiz legearen barnean zegoen, eta Mas-ek aurre ikusten duenez, Auzitegi Konstituzionalaren kontrako epai batek, krisialdia ekarriko luke. Baliteke gainera, jadanik bertan edukitzea. Bai Katalunian, bai Euskadin.

EGILEA


Josu Erkoreka

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea