Agiriak
Kronikak
2007/05/11
EAJ Madrilen.
Aste honetan Josu Jon Imaz Madrilen egon da. Astearte goizean, Hesperia hotelean, enpresa gizon famatu, kazetari nabari, diputatu eta senadoreak (gehienak katalanak) eta baita Aita Santuaren Nuntzioa, egon ziren. Baita ere eta beste askoren artean, Josune Ariztondo, Gabriel Inclán, Gonzalo Saénz de Samaniego, Andoni Ortuzar eta Peio Caballero enbaxadorea egon ziren, nola ez EAJ -ren diputatu eta senadoreak ere.
Ikusmina beraz handia izan zen, eta gure buruak ez zuen huts egin. Bere hitzaldia eta gero, titularra bilatzen ari zen moderatzailearen hainbat galdera erantzun zuen. Honen adibide “ABC” egunkariaren titularra “ Imaz hauteskunde orokorren ondoren, ez du Rajoy-ren PP- arekin ituna baztertzen. Nire ustez, titular aldatu honek, Josu Jonen agerraldiaren funtsezkoena alde batera uzten zuen. Madrileko komunikabideak, horrelakoak dira.
Josu Jon Imaz astearte gauen ere ikusi genuen, Eva Hache saioan, eta asteazkenean 59” saioan, hainbat galdera erantzuten.
Arratsalde horretan ere, CNMV- ko presidentearen hautaketarekin zerikusia zuen PP-k aurkeztutako legezko proposamena aprobatu zen, hori bai, IU-k sartutako zenbait aldaketekin.
Honen ondorioz, kazetariak, kinielatan hasi ziren, Gobernuari laguntza ematen zieten alderdiak, orain PP-rekin biltzen zirela esanez. Dena gezurra, hariekin hartua, baian hori bai, Alderdi Sozialista urduri jartzen duena.
Plenoan ere, Emilio Olabarriak , bere ekimen bat, aho batez aurrera ateratzea lortu zuen. Iñaki Azkuna gure alkateak, defendatzen duenaren harian, arma zurien erabilera murriztea zuen helburu,ekimen honek.
Asteazken goizean, lasaitasun osoz euskaraz mintzatu ahal izan ginen Kongresuan. Patxi Baztarrika-k (Hizkuntza Politikarako sailburu ordea) eta bere taldeak, Galizako Xunta eta Generalitateko hizkuntza arduradunek, geroago Herri- Administrazioetan utzitako agiria aurkeztu ziguten. Euskara, galego eta katalana, Estatuaren administrazioetan erabili eta errespetatuak izatea eskatzen zuten.
Kontrol saioan aldiz, Josu Erkoreka- k, Rodriguez Zapatero-ri, antxoaren arazo larriaz galdetu zion, jokoz kanpo utzi zuen presidentea.
Osteguna izan zen gure azken eguna Madrilen, eta beste batzuen artean, eta denbora handia pasa eta gero, alderdi politikoen finantzaketari buruzko ekimena aprobatu zen (PP –ren kontrako botoaz) , ekimen honetan, Aitor Esteban geure diputatua gogor aritu izan da. Akordio ona azkenenean atera dena.
Aste entretenigarria nola ez, EAJ- protagonista esanguratsua izan duena.
Gure Egileak
-
Aitor Esteban