Agiriak
Kronikak
2007/06/22
Tortura egon badago.
Ekainaren 22-an betetzen da epea, Torturaren kontrako Protokolo Fakultatiboa indarrean sar dadin. Espainari, protokolo honekin bat egin eta sinatzea erabakitzea kostatu zitzaion. 17. artikuluan, IV atalean, “ askoz jota, urte bateko epeaz, sinatu zuten estatuek , estatu mailan, tortura ekiditeko bideak edota batzordeak sortu behar dituztela aipatzen da”.
Epea bukatuta, zuzen iruditu zitzaidan, asteazkenetan egiten den Gobernuari kontrol saioan, Justizia Ministroari, gai honen inguruan zer egin duten galdetzea. Horrela gainera, Eusko Ikaskuntzak antolatutako bilera batzuetan, hainbat legegizon adituei igarritako jakinmina ere agerian uzten nuen.
Ministroaren erantzuna, Protokoloak 24.artikuluan eskaintze den epe luzatzea hartzea izan zen. Ministroak aipatutako argudioen artean, gaia seriotasunez jorratu nahi dutela, eta hainbat gizarte erakundeekin hitz egin nahi dutela izan zen.
Txarrenik txarrena, kontsolatzeko adina iruditu zitzaidan erantzuna, are gehiago, kontuan izanda, “ mekanismo independente” legez ezartzeko aukeren artean, Herri defendatzaile agertzen zelako, eta hau bai zela trufa nahikoa. Honi, gainera, gehitu beharra, Kanpo batzordearen partaide espainola, dela Leopoldo Torres Borsalt, bere biografian meritu eta lan onak badituena, baina, GAL garaietan, Estatu aparatuetatik delituak egiten zirela susmoak zeudenean, Estatuko Fiskal Orokorra zena, eta inbestigaziorik egotera ez zuena lagundu.
Espainian tortura egon badago. Urtero, Estatuaren Fiskaltza Orokorrak, estadistikoki datuak biltzen ditu. Ez dira garrantziaz jorratzen Memoriaren literatura barnean, ezta aipatu ere, epai urtea zabaltzen den hitzaldian, edo Kongresuko Justizi Batzordean. Ez da ba, garrantzizko delitua? Ezin ekidintzat hartzen da? “ Eraginkortasunerako” beharrezkoa da?
Gogorazi nion Ministroari, 2005-eko Maiatzaren 25-ean Kongresuak, aho betez aprobatu zuela, detentzio zentroetan, tortura, erruki gabe eta anker edozein tratu, aurre ikusteko behar diren neurriak eta ofizioz beharrezko ardura administratibo eta penala jar ditzan eskatu zitzaiola Gobernuari.
Bere “agendan”, auzi hauetan militante izan den heinean, gaia jar dezan eskatu nion. Nik bitartean, jarraipen sakona egingo diot.
Gure Egileak
-
Aitor Esteban