Agiriak

rss Ezagutzera eman

Kronikak

2007/07/10


VIII. lege aldiko azkena.

Ez zen beharrezkoa pasaden asteko estatutu egoerari buruzko eztabaida izatea, jakiteko VIII. Lege aldieraren amaieran buruz belarri sartuta gaudela.




Hala ere, eztabaida ondoren, are argiago dugu, lege aldiko gauzarik onenak eta txarrenak ikusiak ditugula. Eta, motibo berak bultzatzen gaitu pentsatzera, lasterketako sprint finala prestatzea soilik geratzen zaigula (ezer esatearren).

Azken hau, eragina du, Kongresuko lasterkari, talde eta talde buruengan, eta era esanguratsuan Zapatero eta Rajoy- rengan. Argi zegoen, estatu egoeraren eztabaidan jokoan gehien zutenak haiek zirela, baita ikuspegi pertsonaletik, haien alderdi eta talde parlamentariez gain.

Nire iritzia, eztabaida aurretik, biak zituzten beldur eta aurre ikuspegitik harago joanez, gauzak berdin antzera daudela da. Ez da inor zeharo galtzaile atera, eta ondorioz, ez da inor guztiz irabazle atera. Bien arteko borroka dirau. Aurrerago, hori bai, hauteskunde ukitua, areagotu egingo da.

Ezer berririk lege aldi honetan. Hauteskunde ondoren, boterea ez ustekoan hartu zuena, eta era berean, galdu zuena,oraindik jabetu ez direlakoan gaude. Badirudi, oraindik ez direla ohartu bere lekuaz. Eta orain, jada berandu da.

Beste taldekoei, gutxiengoan gaudenoi, gaiaz jabetzea tokatzen zaigu, eta aukera badago, horretaz onura atera, gure ideia eta egitasmoak lantzerako orduan.

Honen inguruan, ugari hitz egin eta zehaztu daiteke. Argi geratu da lege aldi hasieran, Zapatero-rekin gusturago edota pozago agertu zirenak, lege aldia xarma galduz bukatuko dutela. ERC, kasu, bere egoera guztiz paradigmatikoa da. IU-ICV-ekoekin antzeko zerbait gertatzen da, gutxiago, baina antzekoa. Hau ere ikusi genuen aurreko asteko eztabaidan.

Lege aldi hau, Aznarren garai ilun, absolutista, eta ez oso itxaropentsuetaz aldentzeko nahi eta beharraz hasi genuenak, behintzat euskaldunon ikuspegitik, ikusi genuenak presidente batek bere botoek PP-koenekoekin bat egiten zutela, Euskal Erkidego Autonomikorako estatutu berria baztertzeko, azken eztabaidan honetara, era hotzean eta kritikoan heldu ginen, eta horren eredu argi izan zen gure bozeramale Josu Erkorekarena ( CIU-ren kasua alderdi baztuetan antzekoa eta beste batzuetan ezberdina da). Gure kasuan, datuak hor daude. Lege aldi hau “ talante-dun” lege aldia izan da, hori ezin ezeztatu. Aldi bateko akordioak ere lortu ditugu, batzuk, zenbateko pisuaz, aurreko aurrekontuetako akordioa adibidez. Baina E.A.E-ri begira, estatutu berria eztabaidatzea galaraziz gain, duguna garatzea galarazi dute, behin eta berriro. Lege aldi hau, aurrekoekin konparatu ezkero, Aznarren lehenengoa baino okerragoa izan da.Aurreko horretan ere, Aznarrek Zapaterok behar zituen moduan, botoak beharrezkoak zituen egitasmoak aurrera ateratzeko, eta Erkorekak esan zuenez, Aznar behintzat tratu txikitan ibili zen.

Hauxe da errealitatea, gainontzekoak baieztatu egin ziren ebazpenak bozkatzerako orduan, ohikoa gertatu zen: estatutu garapenari guztizko itxiera, eta PSOE-koen laguntzari esker eta besteetan PP-koenari esker, aurrera atera genituen bost ebazpen, itzelezko garaipena, kontuan baditugu garai hauek.

Gauzak horrela geratzen dira Irailera arte. Hori bai, komenigarria da esandakoa ez ahaztea. Aurre hauteskunde bezperatan gaude, eta badakigu, edozer geldi egon baino, mugimendua jarraitzen duela, Ministro aldaketa eta guzti, beharrezkoa bada.

P.D : Indarkeriaz ezer berri. Asko hitz egin zen, baina ezer onik ateratzeko.

EGILEA


Jose Ramon Beloki

Gure Egileak

Gure Legebiltzar Taldea