Gure Talde Parlamentarioa

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea

rss Ezagutzera eman

Bihotzez lekittarra, Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea (Eibar, 1972) Kongresuko EAJ-PNVren Bizkaiko diputatua da eta hau bere laugarren legegintzaldia da Madrilen. Sagastizabal ekonomia arloko Euskal Taldearen erreferentzia da Madrilen eta bozeramailea da hurrengo batzordeetan: Ogasuna eta Funtzio Publikoa; Aurrekontuak; Industria eta Turismoa; Ekonomia, Merkataritza eta Eraldaketa Digitala; Lana, Gizarte Ekonomia, Inklusioa, Gizarte Segurantza eta Migrazioak; eta Trantsizio ekologikoa eta Erronka Demografikoa.

Zuzenbidean lizentziaduna EHUn, Enpleguko eta Ekonomia Sustapeneko teknikaria ere bada, bai eta ekonomia-, aurrekontu-, industria- eta energia-politikan aditua ere. Langile nekaezina, azken bi legealdietan Legebiltzarreko Kazetarien Elkarteak diputatu aktiboen artean aukeratu dute. Lekeitioko Udal Erakundearekin elkarlanean denbora tarte batean aritu ondoren, EAJ-PNVn afiliatu zen eta zinegotzi izan da udal horretan. 2012 eta 2017 artean Bizkai Buru Batzarreko burukidea ere izan zen. Idoia Sagastizabal, gainera, irakurle amorratua eta naturazalea da. Beti prestu eta irribarretsu, politika ekonomiko hedakorren eta Kontzertu Ekonomikoaren sistemaren defendatzaile sutsua da, betiere herritarren ongizatea hobetzeari begira.

Gure Legebiltzar Taldea