Gure Talde Parlamentarioa
Nerea Renteria Lasanta
Nerea Renteria Lasanta (Basauri, 1969) Euskal Taldeko Bizkaiko diputatua da eta hau bere lehen legegintzaldia da Madrilen Aitor Esteban ordezkatu ondoren.
Meatze Ingeniari Teknikoan eta Ingurumen Zientzietan lizentziaduna da, eta graduondoko ikasketak ditu Kalitate eta Ingurumeneko eta Lan Arriskuen Prebentzioko sistema integratuetan.
EAJ-PNVko zinegotzia izan da Basauriko Udalean 2011tik 2023ra. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen arloetan lan egin du, eta alkateorde izatera iritsi da.
Politikan aritzeaz gain, Renteriak hainbat eraikuntza- eta zerbitzu-enpresatan lan egin du kalitatearen eta ingurumenaren arloan, Estatuko zein nazioarteko esperientziarekin, eta sistemen aholkulari eta auditore gisa.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















