Gure Talde Parlamentarioa

Joseba Agirretxea Urresti

Joseba Agirretxea Urresti

rss Ezagutzera eman

Joseba Agirretxea Urresti (Ondarroa, 1966) 2008tik lan egiten du Kongresuan euskal interesen alde. Gaur egun, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura batzordeko ordezkari jeltzalea da, eta batzorde horretako presidentea ere bada. Horrez gain, Hezkuntza, Kirola; Berdintasuna; Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak; eta Kultura batzordeko bozeramailea da.

Joseba Agirretxea gudari baten biloba da eta, horregatik, oso gertutik bizi izan du beti politika. Ondarroan jaio arren, Donostian bizi da duela 30 urte baino gehiagotik. Ibilbide profesionala EiTBn hasi zuen, baina 2004an Gipuzkoako Batzar Nagusietako aholkulari taldean sartu zen, eta hortik Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Kanpo Harremanetarako aholkularitzara egin zuen jauzi, Juan Jose Ibarretxe lehendakari zela. Zinema eta musika oso gustuko ditu, eta sukaldaritza ere maite du.

Gure Legebiltzar Taldea