Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/09

Jose Ramon Beloki: “Ez PSOEk, PPk, CEOEk, UGTk, CCOOk ez dute Estatuko enpresa eta sindikatu aniztasuna ulertzen”.

Gaur goizean, Konstrukziorako Azpikontratazio Lege Proposameneko eztabaidan Belokiren hitzetan, “egun, PSOEk eta PPk Cuevas jaunaren patronala (CEOE) ez den bestelakorik ez du aintzat hartzen; era berean, CCOO eta UGT dira erakunde sindikal bakarrak zeintzuekiko harremana zein azpiratzea mantentzen duten”. “Era berean, bestelako sindikatu zein patronalaren ordezkaritzarik ez dute onartzen alderdi espainolek, era honetako bazterketak Estatu Aniztasuntzat duten ereduaren adierazle dira”.

rss Ezagutzera eman
Ildo berdinean, langileen ordezkaritza edo eraikuntzan lan istripuen prebentziorako formazioaren ziurtagiria ezartzeko momentuan, negoziazio kolektiborako esparru bakarra Estatu mailakoa izan behar da, bestelako negoziazio esparruak baztertuz.
Beraz, Diputatu jeltzalearen arabera “horrelako ekimenetan PP, PSOE, CEOE, UGT eta CCOOk bat egitean, Estatuan ematen diren errealitate sozial ezberdinak ukatzen dira, hots, Euskadin ematen den errealitate soziala esaterako guztiz ezberdina da eta bazterketa folkloriko soil honen bitartez agerian utziz Estatu aniztasuntzat zer ulertzen duten alderdi eta erakunde sindikal espainolek.

Gipuzkoa EAJko diputatuaren aburuz, egun ere inmobilismo politikoaren adierazle dira PSOE, PP, CEOE, UGT eta CCOOen jarduera zentralista, zeinaren arabera Gernikako Estatutuaren garapenerako ukapen garbia egiten den, Estatu Espainolean ematen diren bestelako Estatutuekin gertatzen den bezala alor honetan.

Aipatutakoaren adierazgarri dira, Euskal Legebiltzar taldeko diputatuaren arabera, “Gizarte Segurantzako sistemaren transferentziaren ukapena, lan politika aktibo zein pasiboen transferentziaren ukapena, guztionak diren Forcemeko formaziorako fondoen erabilera deliberatua eta partikularra, besteak beste. Beraz, ildo berean jarraitzeko aukerarik galdu ez, eta Konstrukziorako Azpikontratazio Lege Proposamen honetan ikuspuntu zentralistaren inposaketarekin jarraitzen dute, Estatuko enpresa aniztasun eta sindikalak ukatuz”.

“Estatu Espainoleko alderdi politiko nagusiak, nahiz eta arerio izan beraien oinarrietan, ez dute arazorik bat egiteko horrelako erabaki baztertzaileetan, ez PPk PSOEkin bat egiteko zein PSOEk PPkin egiteko ere ez. Cuevasek UGT eta CCOOrekin bat egiten du eta dute inolako lotsarik gabe. Zapatero presidente espainola, ez dago bategite hauetatik at”. Belokiren hitzetan.

Amaitzeko, Diputatu gipuzkoarrak gaineratu du “Euskadiko gizarteak inolako garrantzirik ematen ez dionean horrelako lege bati edo ezetz borobila ematen dionean, zertaz harrituko dira? Euskal gizartean ordezkari diren enpresa erakunde zein sindikalak baztertuak eta ukatuak dira eta hori da egi bakarra”.
Gure Legebiltzar Taldea