Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/17

Azpiazu: “Sozietateen gaineko Zergaren bost puntuko beherapena egikaritzeko epea murrizteko eskatu diogu gobernuari”

Euskal Legebiltzarkideen taldeko diputatuak, Pedro Azpiazu-k, Ekonomiako Ministroarekin bildu eta gero atzoko egunean, Sozietateen gaineko Zergaren bost puntuko beherapena egikaritzeko bost urteko epea murriztearen alde agertu zen. Bestalde, Berrinbertsioarentzako zein I+D+Iko kenkariak ez deuseztatzeko eskatu zuen diputatu jeltzaleak.

rss Ezagutzera eman

Pedro Solbesekin izandako elkarrizketa, Ekonomia Batzordearen bozeramaileak “suspergarri eta atsegintzat” jo zuen, eta Zerga Sistemaren erreforman gobernu espainolarekin akordio batera ailegatzea posible zela gaineratu zuen.

EAJk, Zerga Sistemaren erreformaren gaineko negoziaketen inguruko balorazio zuhurra ematen du, nahiz eta osoko emendakina aurkeztu ez. Euskadin, eskuduntzak Aldundienak badira ere “horrelako proiektuak ez dute influentziarik baina eragina bai ordea, esparru honetan politika ezberdinak ezin baitira egin”.

Era honetan, EAJren  diputatuak, Pedro Azpiazu-k, nahiz eta negoziazioak bide onetik joan, Euskadik aurrezki kutxekiko ezberdina den finantza erakundeen ikuskaritzaren gaineko eskuduntza izatearen kezka adierazi zuen.
Gure Legebiltzar Taldea