Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/17

Olabarria: “Gartzela politika ezin da bake prozesuaren kontrakontua izan”

Emilio Olabarriak, diputatu jeltzaleak agertu duen legez Barne Batzordean, Barne Ministroaren hitzei so eginez, ETAren 491 presoei buruz hitz egiterakoan, erabiltzen duen hizkera “erraza”-k kezka sortarazten dio EAJri.Ordenamendu Juridikoak eskatzen duen kartzela politikaren kontrako jarduera, zeinaren arabera presoen dispertsioa, erbesteratzea eta urruntzea bideratzen den; presoen kalterako izan beharrean, familien kalterako erabiltzen den legez kanpoko jardueratzat joz. Zehazki, Kartzela Lege Orokorraren 12. artikuluaren aurka. Jarduera hau, ulergaitza da alderdi sozialista batek izan behar duen joera aurrerakoia kontutan izaten badugu.

rss Ezagutzera eman
EAJren aburuz, euskal presoen hurbilketa prozesua, bake prozesutik at dagoen zerbait da, eta are gehiago, inolaz ere ezin da hurbilketaren kontuari erabilera politikorik eman, euskal presoen hurbilketa prozesua inolako prozesua martxan jarri baino lehenagoko premiazko ekintza izan behar duelako.

Ildo berean, Barne Ministroari egindako interpelazioan zehar, Olabarriak Gipuzkoako bost herrietako gobernabilitatearren inguruan, herri horiek bizi duten egoera konpontzeko zelako ekintzak bideratuko dituen gobernu espainolak jakin nahi du diputatu arabarrak; herri horietan zinegotzirik ez baitago udaletan, hauteskundetan aurkeztu ziren Batasuna ordezkatzeko plataformak legez kanporatuak izan baitziren. Gobernu espainoleko barne ministroak, Rubalcabak, egindako adierazpen batzuen inguruan, zeintzuen arabera hiritar orok bozkatzeko eskubidea izatea, gobernuaren helburuetako bat izanda. Era honetan, ideologia politiko baten legez kanporatzea, honen adierazle den alderdi politikoa legez kanpo utzita eta ezker abertzalearen guztizko adierazpenaren kriminalizazioa, 18/98 sumarioa medio bezalako ekintzek, bateraezina egiten dituzte gobernu espainoleko Barne Ministroaren adierazpenak egungo egoerarekin.
Gure Legebiltzar Taldea