Prentsa Aretoa
2006/05/25
Belokik, “Sustapenerako Ministrak JAIZKIBIA S.A. ren partehartzearen inguruan egindako adierazpenak penagarriak, etsipengarriak eta ulertezinak dira” adierazi du.
“Penagarria da Sustapenerako Ministrak JAIZKIBIA Sozietate Anonimoan parte hartzea luzatu izana”adierazi du EAJren diputatuak eta gaineratu du “tamalgarria zein penagarria dela, aitzakia moduan burokraziaren izapideak jartzea, zeintzuk pertsona ororen begien aurrean faltsuak diren. Ildo berean, Administrazio Publikoaz oinarrizko jakituria duenak, badaki kapitulu bateko dirulaguntza beste batera pasatzeko lau, bost edo hilabete gehiagoko izapidea beharrezkoa ez delakoaren gainean dagoela eta oraindik ulertezinagoa egiten da parlamentuan horrelako argudioak erabiltzea erantzun gisa, Sustapenerako Ministraren partetik”.
Aipatutakoan oinarrituz “EAJ eta PSOEk zinatutako aurrekontuetarako akordioa betetzeko borondatea dagoela sinetsi nahi dut eta ez kontrakoa, nahiz eta ematen ari diren atzerapenek bestelako pentsamoldeetara bideratzen nauten” azpimarratu du Belokik.
“Zinatutako akordio honek, Gipuzkoak duen hirigintzazko arazo, ekonomiko eta sozial handienarekin zerikusi zuzena du eta era horretan zinatutako akordioak suposatzen duen Administrazio Estatalaren partehartzea premiazkotzat jotzen dugu Pasaialdeko hiritarrak itxarotearekin nazka eginda daudelako eta era horretan EAJk zinatutako akordioa bete dadin jo ta ke jardungo da” esanez amaitu du EAJren diputatu gipuzkoarrak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10