Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/07

Erkoreka: “Jeltzaleen aldarrikapenek, soilik, ETA-koekin bat egiten dutelako, atzera bota ez ditzaten eskatzen dugu”.

Estadu Egoeraren Eztabaidaren bigarren sesioan, Euskal Taldeko bozeramaileak, nabarmendu nahi izan zuen “jasanezina dela EAJ-k,111 urtetan, ETA sortu baino askoz ere lehenago, izan dituen aldarrikapen politikoak, gaur, hemen eta orain, ETA-rentzat prezio politikoa izan daitezela”.Era gogor honetan agertu zen bozeramaile jeltzalea, adieraziz, “alderdi jeltzaleak defendatzen dituen postulatu hauek ez direla bilakatzen ETA-k bere gain hartu dituelako”.

rss Ezagutzera eman
Erkoreka: “Jeltzaleen aldarrikapenek, soilik, ETA-koekin bat egiten dutelako, atzera bota ez ditzaten eskatzen dugu”.

ARGAZKIA JAITSI

Erkorekak, baita ere gogoratu zuen “Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, aldarrikapen politikoak, talde armatu batek bere gain hartzeagatik ezin direla baztertu eta horren harian, legearen kontrakoa dela, sistema demokratiko osoan funtsezkoak diren aniztasun politikoa eta askatasun ideologikoa legez kanpoko murriztea suposatzen duela, baten baino gehiagotan adierazi duela”.
Eztabaida honetan, bozeramaile jeltzaleak, hitzegiteari uzteko eta lanari ekiteko garai dela esan zuen, eta eztabaida berriz ere, gai hau landuta eta garatuta egon arte zabaldu beharra ez izatea espero zuen.
Gure Legebiltzar Taldea