Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/07

Jose Ramon Beloki: “Posible izan zena, egun ezinezkoa da”

“Trillo jauna, ganbararen presidentea zenean eta Aznar Estatu Espainoleko presidentea zenean posible izan zena ETA behin behineko treguan zegoela, egun ETA behin betiko treguan dagoela eta Marin jauna ganbararen presidentea dela eta Zapatero jauna Estatu Espainoleko presidentea dela ezinezkoa da” adierazi zuen atzoko hitzaurrean Jose Ramon Beloki jaunak.

rss Ezagutzera eman
Adierazitakoaren ildo berean, gobernu espainolari eskaini zion beste behin, EAJren babesa, beti ere, bakearen bidetik jarduten bada gobernu espainola, elkarrizketa eta indar politiko orokiko leialtasunatik abiatuz; kontzentzua, oinarri demokratikoekiko errespetua eta hiritarren zilegiak diren aukera politiko guztiekiko errespetua ahantzi gabe eta indarkeria jasan dutenekiko solidaritatea adieraziz.

Zentzu honetan, EAJ-PNVren Euskal Legebiltzarkide taldeak inolako erresoluziorik ez aurkeztea erabaki du bake prozesuari dagokionez.

Gipuzkoatik diputatua den J.R. Belokik, bakea oztopatzen duten adierazpen eta jokaerekin inolako konponketa ezin daitekeela espero adierazi zuen, Patido Popularrak egindako adierazpenei so eginez.

EAJ-PNVren legebiltzarkide taldeak aurkeztutako mozioak, 1998ko azaroak 10ean Aguilar Rivero Ezker Batuko diputatuak egindako hitzaurrearen hitzak jasotzen ditu hitzez hitz; honen arabera, bakea helburua zuen prozesu bat irekitzeko beharrezkoa zen legebiltzarkide talde ororen babesa ikusten zen eta izan zuen, Partido Popularrarena barne. Emaitza hori lortzeko, beharrezkoa izan zen talde guztien esfortzua zein lana baina egun zergatik horrelako lana eta esfortzua egiteko oztopoak jartzen diren galdetu zuen Beloki diputatu gipuzkoarrak.
Gure Legebiltzar Taldea