Prentsa Aretoa
2007/01/15
Erkoreka: “Beharrezkoa eta derrigorrezkoa da bakearen inguruko eztabaida hauteskunde erakustokietatik aldentzea”
Jose Luis Rodriguez Zapaterok Diputatuen Kongresuan izan duen agerraldia dela eta, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea den Josu Erkorekak adierazi du, “ezinbestekoa dela alderdi politikoek alde batera uztea epe motzak, hau da, hurrengo hauteskundeak, eta hurrengo belaunaldietan gehiago pentsatzea”.
Erkorekak azaldu duenez, “Gobernuak, ETA-rekin bukatzeko erronkan, EAJ-ren laguntza izaten jarraituko du, beti ere, laguntza hori adostua denean eta bost puntutan oinarritzen baldin bada. Lehen puntua, ETArekiko tarte handi eta sakonak izatea eta beti ere, indarkeria edozein jarrera gaitzestea. Bigarrenez, biktimak kontuan hartu eta haientzat beharrezkoak diren neurriak adostu. Hirugarrenez, indarkeriaren edonolako legitimazioa bazter dezakeen egitasmo juridiko-normatiboetan batera lan egin. Laugarrenez, indarkeriari kontra egin, zuzenbidezko estatuaren mugen barne. Eta azken eta bosgarrenez, indarkeria eta terrorismoaren amaiera, elkarrizketan oinarritutako amaiera izateko”.
Erkorekaren ustez “indarkeriaren bukaera, elkarrizketa gabea baldin bada, orduan, inoiz ez dugu izango ziurtasun osoa, bukaera hori behin betikoa izango dela”.
Erkorekaren ustez “indarkeriaren bukaera, elkarrizketa gabea baldin bada, orduan, inoiz ez dugu izango ziurtasun osoa, bukaera hori behin betikoa izango dela”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10